Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

argia etiketa duten bideoak

Galtxetaburu 1985 moneindarrak eta aitzina pika

Galtxetaburu jotzen eta Jean Mixel Bedaxagar eta Argiako dantzariak dantzan ageri dira honako bideo honetan. Ikerkfok elkarteak antolatutako Udazkenean Folk musika jaialdiko irudiak dira, itxura denez lehehengo ediziokoak, 1985ekoak, hain zuzen ere. Donostiako Principal antzokian egin zen emanaldian, Beñat Irigoien "Galtxetaburu" soinuarekin, Xabier Setoain eta Peio Jauy tronpetarekin eta Henri Uhaldebord atabalarekin ari zaizkigu. Musikarien doinuan moneindarrak eta aitzina pika jauziak dantzatzen ari dira Jean Mixel Bedaxagar eta Argia dantzari taldeko Inaxio Eizagirre, Fernando Aristizabal eta Josema Mendiola. Irudiak: Ikerfolk. Bedaxagar eta Argiako dantzariak 1985 moneidarrak eta aitzina pika, Udazkenean Folk, Zuberoako eta Nafarroa Behereko musika, Donostia, 1985.

Dokumentuaren akzioak