Martin Zalakainen azken entseguak Argentinan

2025/10/31

Tandil-eko (Argentina) Euskal Aste Nazioanalean aurkeztuko duten ikuskarrirako azken prestaketan dabiltza Argentinako euskal dantzariak. Argentina eta Uruguaiko 25 dantza taldeek bihar Martin Zalakain ikuskizuna plazaratuko dute. Hainbat hilabetean ibili dira distantziatik prestaketa lanetan eta azken egunotan, Argiako lantalde batek Argentinara bidaiatu du, eta hiriz hiri dabiltza bateko eta besteko taldeekin errepikak eta emanaldira begirako azken egokitzapenekin egiten. Martin Zalakainen azken entseguak Argentinan, 2025-10.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu