Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

josu-garate etiketa duten bideoak

Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

Dantza tradizionala ulertu eta esparru horretan sortzeko zenbait gako ikustea izan da Dantzan Ikasik antolatutako Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain ikastaroaren helburu nagusia. Pandemiaren ondorengo Martin Zalakain ikuskizunaren lehen emanaldia Beasainen izan da eta horren aitzakian antolatu dira saio praktiko-teorikoak. Lehenengo saioan, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Urbeltzek azaldu dituzte Argia dantzari taldearen lan moldeak eta sorkuntzarako Argiak dabiltzan zenbait giltza. Bigarren saioan, berriz, ikuskizunean dantza soltea eszenaratzeko erabili den eredua azaldu da. Testuinguru historikoa kontatu du Oier Araolazak eta Josu Garaterekin dantzarako saltoa egin da, erritmoen oinarrietara joz eta inprobisazioari bidea irekiz. Irudiak: Amaiur Aristi, Oier Araolaza. Dantzan Ikasi, Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain, Beasain, 2021-11-26, 2022-12-10.

Dokumentuaren akzioak