Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Basque Dance

Orain arteko ekarpenak

Dantza taldeak nazioartera begira

2005/07/28

Garai hauetan ohikoa den bezala hainbat dantza talde atzerrian dabil, joateko da edo bueltan dator. Horietako batzuk bildu ditugu hemen. Talde bakoitzak bere buruaren berri ematera gonbidatu nahi dugu.

Gehiago irakurri 2

Basque Dance

Basque Dance

Dantza ta zabalzazu fruitua mundua

XVII. mendean Parisko lehen Ballet konpainian izan ziren euskal dantzariekin hasita, euskal dantzariok ibilbide luzea daramagu gure frutua munduan zabaltzen. Azken urteotan erakunde publiko batek Basque Dance marka bere egin eta euskal dantzarekin zerikusirik ez duen dantza eredu bat nazioartean zabaltzeko baliatzen hasi da. Basque Dance markak ordea bide luzea egina du aurretik eta euskal dantza mundura zabaltzeko erabili izan da. 1920 eta 1930eko hamarkadadetan Parisen, Londresen, Sevillan, Bartzelonan, eta 1960tik aurrera mundu osora Basque Dance moduan zabaldu dena euskaldunon dantza, euskal dantza izan da. Egungo agintarien eta kultura sasi-teknikarien konplexuek ez dute lortuko Basque Dance lapurtu eta esanahiz hustutzea. [Gure] dirua darabilte desjabetze eta euskal dantza ixiltzeko ahalegin horretarako, baina euskal dantzak beti erakutsi du dirua baino indartsuagoa dena, gorputza eta gogoa daukagun bitartean Euskal Dantza - Basque Dance bizirauten eta munduratzen jarraituko dugula.

 

Euskal dantza nazioartean

  • 2023: Polonia, Bretainia, Alemania, Txekia, Flandria, Okzitania, Espainia, Balear Uharteak, Kanariak, Gaztela eta Leon, Portugal, Ipar Amerika.
  • 2022: Alemania, Portugal, Katalunia, Utah (AEB), Gales, Idaho (AEB), Polonia, Espainia, Galizia,...
  • 2019: Serbia, Okzitania, Frantzia, Polonia, Italia, Katalunia, Espainia, Hungaria, Sardinia,...
  • 2015: Belgika, Bretainia, Txekia, Katalunia, Idaho (AEB), Portugal, Galizia, Italia, Frantzia, Polonia, Austria, Hungaria,...
  • 2013:  Frantzia, Ingalaterra, Kroazia, Austria, Hungaria, Portugal, Bretaina,..
  • 2009: Alemania, Hungaria, Katalunia, Serbia, Lituania, Holanda, Txekia,
  • 2006: Katalunia, Belgika, Portugal, Txekia, Hungaria, Espainia, Bulgaria, Toledo, Turkia, Norvegia,  Frantzia, Suitza, Argentina, Italia, Alemania, Ingalaterra, Grezia,...
  • 2005: Idaho (AEB), Bosnia, Ipar Karolina (AEB), Kroazia, Turkia,