Dantza taldeen Euskal Herritik kanpoko emanaldiak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Etxeparek

2025/05/27
Dantza taldeen Euskal Herritik kanpoko emanaldiak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Etxeparek

Dantza taldeen eta abesbatzen nazioarteko emanaldiak laguntzeko "AT! Euskal Dantza eta Abesbatzak" deialdi berria argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. Deialdiaren helburua da Euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak garatzen laguntzea. Euskal dantza edo abesbatzen arloko sortzaile eta eragileak lagunduko dira deialdi honen bitartez eta asmoa da sortzaileen eta konpainien mugikortasun-gastuak ordaintzen laguntzea.

Jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da: 1.200 km arteko tokietako ekintzetarako: 2.000€; 1.201-5.000 km arteko tokietako ekintzetarako: 3.500€; eta 5.000 km-tik haragoko tokietako ekintzetarako: 5.000€. 2025ean zehar (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) eginiko jarduerak laguntzeko eskabideak aurkez daitezke ekainaren 30era arte.

AT! Euskal Dantza eta Abesbatzak

  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 30.000€


Euskal dantza taldeek urtero nazioartean hainbat emanaldi egiten badituzte ere orain arte Etxeparek ez du izan jarduera hori zuzenean babesteko deialdirik, dantza biren deialdiak konpainia profesionalen nazioarteratzea sustatzen baitu. Nazioartean euskal dantzak ikusmin handia sortu arren Etxeparek euskal dantzaren nazioarteko hedapenean ez zuela laguntzen salatu izan da.