Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

UDA SASOIKO

2009/06/08

  Udaberria badoa, pasa ditugu herriko jaiak, jaitsi genuen Mari , atera genituen udal agintariak plazara dantzasokan, dantzatu zuten haurrek eta ez hain haurrek, urrun geratu da garagardo festa, jaso genuen txosna, eta badator Uda:   - Ekainaren 23an, Sanjoan bezpera, gure ne...

Gehiago irakurri

Inbidiarik ez

2008/11/12

Idurre Eskisabel BERRIAko kazetariak artikulua idatzi du GOIERRITARRA aldizkariaren azken alean. Bertan gure taldearen aipamena egiten du, geure herrian azken urteotan sustatu ditugun pare bat ekinbide nabarmenduz, eta aditzera ematen duenez, ekarpen interesgarritzat joz. Beasaingo herriari be...

Gehiago irakurri

Udazkena Beasain eta Lazkaon

2008/11/06

Beasaingo Udazken Kulturala Urtero legez, gure dantza saioa eskaini genuen herriko plazan joan den larunbatean, azaroak 1, 2008ko Udazken Kulturalaren Egitarauaren barruan. Hitzordu hau baliatzen dugu herritarkideek gure lanaren berri izan dezaten, eta askotan urteko gure ekintza guztien labur...

Gehiago irakurri

Zeraingo Elizan

2008/09/30

Berezia gertatu zen joan den irailaren 19an Zerainen egin genuen emanaldia. Berezia dantzatzeko lekua, berezia zeraindarren harrera beroa.   Herriko eliza eskaini ziguten eskenatoki moduan, eta gustora aritu ginen bertan, soinu baldintzak edota espazioa bera moldatzeko lanak eman bazizkig...

Gehiago irakurri

2 kofradia eta 80 ezpatari Igartzan

2008/09/18

Beasainen, 2008ko irailaren 14an.     Aurreko egunetako euri erasoen ondoren, Igartzako kofradiaren ezpaten mehatxuek zerua beldurtu dute aurtengoan eta espero zen bezala, ez du huts egin egun handiaren bigarren zitak.     De Igartza2008 Dantzari eta ...

Gehiago irakurri

GOIERRIKO Dantzak Goierriko bihotzean

2008/09/11

  Azkenaldi honetan, Zerain herria Goierriko gune eredugarrietako bat bezala agertzen da nonahi, hala bere kokapen berezi eta ikusgarria medio, nola herritarren bultzadaz bertan piztu den bizitasun eta ekimen mailarengatik.   Ahalegin hauen erakusgarri bat gehiago da urtero antolatze...

Gehiago irakurri

Igandean, Igartzako dantzarien eguna

2008/09/08

Orain urte bete jarri genuen Igartza dantzan. Aurten, inguruko eraikin nagusiak zaharberritze lanetan egonik ere, nahiz eta “eskenatokia” zatarturik ikusiko dugun, guk gure dantzak eraikitzen jarraitu nahi dugu. Irailaren 14ean, igandean, herriko plazan elkartuko gara eguerdiz eta Igartzaraino...

Gehiago irakurri

Esku-dantza trumoi artean

2008/07/29

“...Hiru ale ta gaztaina kaskalik ez, gaztañeri hontan sorginik ez. Hemengo batek horko biri, balio badek etorriari!”   Eta etorri ziren! Ez dakigu sorginek bidalita ala ez, baina tximista eta trumoi artean kantatu eta dantzatu ondoren, Naturaren indarrak deituak sentitu ziren, e...

Gehiago irakurri

San Joanetako neskatxen esku-dantza

2008/05/19

Soka-dantzaren oinarrizko dantza-egituraren aldaera bereziak deskribatu zizkigun Juan Inazio Iztuetak 1824an idatzitako Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburuan: gizon-dantza, gazte-dantza, etxeandre-dantza, galaien esku-dantza, neskatxen esku-dantza eta edate edo karrika-dan...

Gehiago irakurri

Badatoz jai eta ekitaldiak

2008/04/28

Badatoz gure herriko Jaiak eta hauekin batera, urteko ekintza-sorta on bat abiatzen zaigu:   -          MARIREN JAITSIERA: datorren ostiralean 20:00etan egingo dugu azken ensaioa Plaza azpian eta 22:00etan elkartuko gara Plazan bertan. Iaz parte hartze errekorra hautsi genuen 1...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurtzaka dantza taldea on Arrateko dantzak: hamargarrena

2014/09/05

Zorionak Kezka!
erreferentzia izan zaituztegu talde bat baino gehiagok. Merezitakoa urtebetetzea. Ondo pasa astelehenean eta segi hortxe pixkor pixkor!

Aurtzaka dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Guk ere babestuko dugu dantzan.com, baina hala ere ez dugu ematen digun zerbitzu guztia ordainduko.
Animo eta aurrera!

Aurtzaka dantza taldea on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/25

ZORIONAK EKIPO !!!
EDERRA ETA MEREZITAKOA

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Hona hemen Sortutakoak Jaialdiaren egitaraua urtarrilaren 12rako:

11:00 Mikel Sarriegiren azalpena
11:30 Esku-dantzaren agerpen laburra
12:30 “Gipuzkoar emakume koreografo eta dantzariak. XX eta XXI mendeak” Dordoka Kolektiboaren lanaren aurkezpena.
13:30 “Garabato” Andrea Quintana, Injuve 2012 saria.

Arratsaldean, Guardetxean:
20:00 “Canción laverintoren ildotik solasaldiak” Sara Paniaguarekin.
21:00 Italo Panfichi, Manuel Bellisco “Todas las sangres”: dramaturgia proiektuaren aurkezpena.
21:30 Dj p3z Denok dantza egitera

Egitarauaren eskupaper osoa hemen jarri dugu:
https://picasaweb.google.co[…]a5_-Vdg#5830689301239715442

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Larunbateko aurkezpena Sortutakoak Deialdian aukeratutako beste proiektuekin batera izango da. Egiataraua zehatzago jakiteko zain geunden xehetasunak eman ahal izateko, baina esan zitzaigunez Italo Panfichi eta Andrea Quintanaren lanak ere aurkeztekoak dira goizean, eta Sara Paniagua eta Anakrusa arratsaldez izango dira Guardetxen.
Finkatua dagoena, gure aurkezpenaren ordua da: 11:00etan. (agendan 12:00tan jarrita dago eta aldatu beharko litzateke).
Beste datuak dauzkagunean, jakin araziko ditugu.
Mila esker

Aurtzaka dantza taldea on Joan zaizkigun dantzariei azken agurra

2012/12/28

Aurtzaka dantza taldeko sortzaileetako bat ere joan den otsailean zendu zen, 59 urte zituela: Raimon Gamaio.

Gure webgunean aipamenak egin genizkion:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/adiorik-ez-raimon
http://sallekoadiskideak.aurtzaka.com/

Eta igartzako dantzarien egunean omendu genuen:
http://www.dantzan.com/[…]/ezpata-andaluziarrak-eta-euskaldunak-igartzan

Aurtzaka dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

AURTZAKA ere dantzan bizi da. Eta zu?

Aurtzaka dantza taldea on Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01

Urte askotarako !!! eta kontatu gurekin.
Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com