GOIERRIKO Dantzak Goierriko bihotzean

2008/09/10

 

Azkenaldi honetan, Zerain herria Goierriko gune eredugarrietako bat bezala agertzen da nonahi, hala bere kokapen berezi eta ikusgarria medio, nola herritarren bultzadaz bertan piztu den bizitasun eta ekimen mailarengatik.

 

Ahalegin hauen erakusgarri bat gehiago da urtero antolatzen duten Kultur Astea. Eta oraingoan, gure taldearen Goierriko Dantzen ikuskizuna emateko parada ederra eskaini digu. Datorren irailaren 19an, ostirala, Elizan egingo dugu gure emanaldia, gaueko 22:00etan.

 

Aizkorriren magalean, Goierriren bihotz-bihotzean, Goierriko dantzak.

De Goierriko
De Goierriko
De Goierriko
De Goierriko

 

 

Zeraingo Kultur Astea:

http://www.zerain.com/eus/berriaikusi.php?id=10

Goierriko Dantzak:

http://www.aurtzaka.com/index.php?option=com_content&task=blogcategory&id=28&Itemid=62