Igandean, Igartzako dantzarien eguna

2008/09/08

Orain urte bete jarri genuen Igartza dantzan. Aurten, inguruko eraikin nagusiak zaharberritze lanetan egonik ere, nahiz eta “eskenatokia” zatarturik ikusiko dugun, guk gure dantzak eraikitzen jarraitu nahi dugu. Irailaren 14ean, igandean, herriko plazan elkartuko gara eguerdiz eta Igartzarainoko bidea egingo dugu, ezpatez lotuak. Ez ditugu oztopo izango bertako obra eta lanak, zubian eta ibai-ondoan dantzatu eta erakustaldia eman ahal izateko.

 

De Igartzakoak

 

Aurten, Eibarko “Arrateko Kofradiako” dantzariak izango ditugu lagun. Gure Kofradia sortu ahal izateko eskaini ziguten laguntza eskertzeko asmoz gonbidatu ditugu. Hasiera-hasieratik gurekin batera egingo dute Plazatik Igartzarako bidea, eta gure ezpata-dantzaren parean dantzatuko dira Arrateko Amaren eguneko ezpata-dantzarekin.  Saioaren bukaeran beren trokeo-dantzak erakutsiko dizkigute.

 

Ezinbestekoa denez, dantzari guztiek batera bazkalduz amaituko dugu eguna.

 

 

12:00 San Martin Plazatik irteera

12:30 Igartzako dantzak

13:00 Arrateko dantzak (Kezka dantza taldea)

13:30 Sagardoa eta odolki dastaketa

14:30 Dantzarien bazkaria

 

De Igartzakoak

Iazko egunaren berri:

http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/igartzak-baditu-bere-dantzak