Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Badatoz jai eta ekitaldiak

Dokumentuaren akzioak

Badatoz jai eta ekitaldiak

Badatoz gure herriko Jaiak eta hauekin batera, urteko ekintza-sorta on bat abiatzen zaigu:

 

-         MARIREN JAITSIERA: datorren ostiralean 20:00etan egingo dugu azken ensaioa Plaza azpian eta 22:00etan elkartuko gara Plazan bertan. Iaz parte hartze errekorra hautsi genuen 100 dantzaritik gora bilduz eta aurten gehiago izango garela kalkulatu dugu, egindako ensaioen arabera. (Berri gehiago, iazko Beasaingo Jaietan: Mariren jaitsiera hamaseigarrenez ).

 

-         AGINTARIEN SOKADANTZA: datorren igandean 4ean ospatuko du herriko Udalbatzak legegintzaldi honetako lehena, zinegotzi berrien estrainaldiarekin. (Berri gehiago, iazko Beasaingo Jaietan: agintarien dantza-soka hamargarrenez )

 

-         HELDUEN SOKADANTZA: urteroko moduan, hurrengo asteartean, maiatzak 6, 19:00etan.

 

-         TALOEN SALMENTA eta TXOZNA: Taloak Igandean, maiatzak 4, egongo dira Zubimusu plazan, arratsaldeko 17:00tatik 22:00etara. Txozna, jai guztietan zehar, Txoznen gunean.

 

Gainera, astelehena 5ean eta asteartea 6ean, herriko haurrek San Martinen Prozesioan dantzatuko dute Loinazko Ezpata-dantza, eta herriko plazan Haurren sokadantza (berri gehiago iazko Beasaingo Jaietan: Loinazko ezpata-dantza aspaldidanik); eta igandea 11n, Dantza-Topaketa Ostadar taldearen eskutik.

 

Eta Jaien ondoren ez dugu hartuko atsedenik:

 

-         SANJOANETAKO NESKATXEN ESKUDANTZA: aurten lehenengo aldiz, San Joan bezperako suan Ostadar eta Aurtzakako neskatxa gazteek Eskudantza berri hau aurkeztuko digute.

 

-         IGARTZAKO DANTZARIAK: irailaren 14an izango da aurtengo hitzordua, eta ekainerako egingo dugu deialdia prestaketak hasteko.

 

Bi azken ekitaldi hauen berri Jaiak pasatakoan emango dugu modu zabalago eta zehatzagoan. Bitartean, ondo-ondo pasa denok.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com