Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Esku-dantza trumoi artean

Dokumentuaren akzioak

Esku-dantza trumoi artean

“...Hiru ale ta gaztaina kaskalik ez, gaztañeri hontan sorginik ez.

Hemengo batek horko biri, balio badek etorriari!”

 

Eta etorri ziren! Ez dakigu sorginek bidalita ala ez, baina tximista eta trumoi artean kantatu eta dantzatu ondoren, Naturaren indarrak deituak sentitu ziren, eta sekulako zaparrada bidali ziguten dantzak amaitu orduko.

 

 

Aurretik, nahikoa zalantza eguraldiak eutsiko ote zion, baina goizean bildutako “Belar onek” eta “Sanjoan loreek” babestu zituzten alajaina gure neskatoak, buruan jantzitako koroi dotoreekin. Eta halaxe egiztatu ahal izan genuen, “Sanjoan belar” horiek trumoiei behintzat eusten dietela.

  

 

Horrelaxe estreinatu genuen neskatxen esku-dantza. Aurreskua izan zen Maria Urkiola, eta atzeskua Ainhoa Miguel. Tartean, Amets Arrospide, Nerea Alustiza, Leire Aldaz, Amaia Garmedia, Idoia Murua, Ane Iturzaeta, Ane Etxezarreta, Nora Jauregi, Maddalen Sarasola, Paula Sukia, Ainhoa Larrea, Itsaso Lasa, Eraitz Saez de Egilaz, Leire Dorronsoro, Naia Rodriguez, Nerea Antxia, Irati Cortes eta Ainhoa Zamorano. Denak Aurtzaka eta Ostadar dantza-taldeetakoak.

 

 

Musikaz Beasaingo Udal Txistulariak arduratu ziren, Aitor Furundarenak prestatutako doinuak eta Joxe Agustin Olanoren biribilketa berria erabiliz.

 

Maisu eta laguntzaileak: Izar, Ainara, Olatz, Koldo, Naiara, Kepa, Agurtzane, Jaione, Maitena eta Mikel. Mila esker, parte hartu zuten mutil bikoteei eta guraso guztiei. Honenbestez, datorren urtera arte.

 

San Joan hurrengo Berria-k orrialde osoko argazkia eskaini zigun:

 

Beste komunikabide batzuk:

http://beasain.hitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00002009/KULTURA._Nesken_soka-dantza.htm

http://www.dantzan.com/hemeroteka/dos-estrenos-pasados-por-agua-1

 

Argazki gehiago:

http://picasaweb.google.com/aurtzaka/SanjoanNeskatxak?authkey=7I75ZV3uorc

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com