Dokumentuaren akzioak
Bilboko joan-etorriak
Anaia Jokin eta biok Bilbora joan-etorri parea egingo dugu aste honetan, luxuzkoak biak. Egia esan, zorte handia dugu, musikari, dantzari eta teknikari bikainekin aritzeko aukera dugulako.
BilbaoMusikak antolatuta, asteazkenean Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze zuberotarrek Euskaldunan emandako kontzertu-dantzaldian aritu ginen dantzan. Kantari bikainak dira biak, ez dago esan beharrik eta kantu zaharragoak eta berriagoak kantatu zituzten (tartean Itxaro Bordaren testua). Arotze agian ez da hain ezaguna hegoaldean, baina ahots izugarria dauka. Bedaxagar dantzariok ondo ezagutzen dugu, baina guk ez genuen inoiz berarekin dantzatu. Xirula jotzen hasi eta uouuuu!!! Gustua ematen du hala dantzatzeak. Mikel Urbeltz arrabitajoleak Bedaxagarrekin batera jo zuen dantza saioetan. Musikari tradizional petoa da Mikel, jotzeko modu pertsonala duena. Igandean ere bera izango da Arriagan Axeri boda ikuskizuneko orkestran, bere ama, Marian Arregirekin musikarien taldea zuzentzen. Bilboko Txistulari bandakoei eskertu behar diegu esku-programetan Jokin eta bion biografia labur bat jartzea. Dantzariak anonimotasunera ohitu gaituzte eta bada horri buelta ematen hasteko garaia.
Gogoa badugu estreinaldirako, hilabete
batzuk baitaramatzagu ikuskizuna prestatzen. Berrogeita hamar lagun inguru
ariko gara igandean eszenatoki gainean eta inguruan. Ikuskizun berria
estreinatzeak ematen duen emozioari gehitu behar diogu osatu dugun lan taldearekin
aritzeak ematen digun poztasuna eta harrotasuna.
Musikari gehienek emanaldi bukaeran parte-hartzaile guztiak aipatzeko ohitura izaten dute. Guk ez dugu aukera hori izango. Beraz,
Duguna, Kezka eta Haritz taldeetako dantzarien dedikazioa ezin dugu aipatu gabe utzi. Asko eman digute eta eskerrak behar dizkizugu: Enrike, Unai, Xabi, Eder, Irune, Bea, Leire, Edurne, Amaias, Maitanes, Mikel, Irati, Cristina, Oihane, Oskia, Ainhoa, Ainara, Oihane, Olaia, Josu, Aiert, Aritz, Jokin, Luken, Ander, Akier, Joseba, Igor, ahaztu ditugunei eta Iruñeko eta Elgoibarko entseguetan parte hartu duzuen guztioi. Bertsolari ezagun batzuei espresioa lapurtuta, berehala gutartu dira iruñarrak eta Debabarrenakoak aspalditik dira gutarrak (Henry, Josu edo Unailizar, esaterako). Eskerrik asko denei! Luxury!!!
Donostian ezarri dugu “operazio-gunea” eta han aritu dira Itziar, Jokin, Mikel, Monika, Jaione, Unai, Eguzkiñe, Egoitz, Onintze, Jon edo Joseba, topera, fin eta zintzo-demonio, Iñaki, Jexux eta Fernando dantza-maisuen esanera. Jokin, Itziar, Monika edo Mikelek hogei urte inguru daramatzate Argian. Demaseko dantzariak dira eta ofizioa irakasten digute. Marian eta Itziar musikariek pazientzia handia izan dute gurekin (hasi, aldatu, luzatu, errepikatu, moztu...). Nola ez, adi-adi egon da Juan Antonio, xehetasun txikiena ere zaintzen. Ikusi eta ikasi asko egin dugu zuekin guztiekin. Eskerrik asko!
Bitartean, isilean, egin dituzte jantziak Claudek eta Amaiak –a zer lana!-. Patxik izkina batetik jarraitu ditu entsegu batzuk, argiztapena prestatzeko eta Katarain jaunak -mahai baten atzean ikustea laletxe izateaz gain- helaraziko die ikusleei Marian, Mikel, Itziar, Imanol, Aran, Maider, Imanol, Oihana eta Tomasek zuzentzen duen Ezpelur taldeko musikariek jotakoa. Eskerrik asko, mertzi, zenkiu...
Beste batzuk nahi eta ezin izan duzue ikuskizunean parte hartu, dena delako arrazoiengatik. Gogo handia eman diguzue lanerako. Mila esker!
Eskerrik asko bada denei (baita testuan ahaztu ditudanei ere). Igandean banbalina artean egingo dugu topo.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gari Otamendi
Añorga, 1980
Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean.
Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on Duintasunaren sarrailak 2018/02/27
- Patxi Montero on Ez da kasualitatea 2017/05/11
- Patxi Montero on Egia gordin bat 2017/01/16
- Iñaki Zugasti on Kolakau dekonstruitua 2016/04/06
- Oier Araolaza on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da 2014/10/03
- Xabier Etxabe on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da 2014/10/03
-
oier on Quinto, levanta
oier2008/09/14
-
aritz on Quinto, levanta
aritz2008/09/14
-
gari on Horrelako gehiago egin behar dira
gari2008/06/11
-
oier on Horrelako gehiago egin behar dira
oier2008/06/11
Arrazoi duzu. Askotan esker txarrekoak izaten gara eta ez ditugu laguntzen gaituztenak aipatzen.
Nik ere idatzi dut igandekoari buruz, baina modu subjetiboagoan akaso, eta batzuk baino ez ditut aipatu. Argi dago denek merezi dutela (duzuela) aipamena!
Biba zuek!
aritz