Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz

2023/05/19

Mila esker Xabier, erreferentziarengatik. Interesgarria hori ere. Gero eta mezu gehiago irakurtzen dut norabide berean. Mamutak desagertu zirenean, xaguek bizirautea lortu zutela ere irakurri izan dut inon. Agian hori da gure bidea? Gurean, xagu handi batzuk izatea?

Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan

2023/04/26

Mila esker oharrengatik, Oier! Tira, arrakasta, ez nuke esanen. San Blas egunean, San Nikolas plaza berez betea da, goxokiak eta erroskilak saltzeko postuz eta, hartara, jendez. Dantzarako toki gutxi izaten da, beraz, eta gu, egia esan, ez axolati jokatzen dugu: hara heldu eta ea zer topatzen dugun! Egia da beste urte batzuetan toki gehixeago izan dugula (dantzari gutxiago ere, agian?), baina ez dakit horretarako arrazoia jende kopuru txikiagoa ote den, edo beste urteetako ikusleek jarrera ulerkorrago eta zuzenagoa ukan izan dutela.

Edozein moduz, zure aholkuak aintzat hartuko ditugu, zeren izan San Nikolasen ala udal plazan gero eta estuago ari gara aldiro eta horrek zapore garratza uzten digu bai dantzari baina baita ikusleei ere.

Aritz Ibañez Lusarreta on Orain dute ikasiren nola gauza ona zen...

2023/03/15

Mila esker Xabi zure oharrekin nire artikulua zehaztu, osatu, ñabartu eta aberastearren. Komunitatean diskurtsoa eraikitzen jarrai dezagun! Kultur jardun amateurra goratzeko kultur jardun profesionalari egiten diodan kritika(txoa)rekin ezadostasuna agertzen duzu. Justuki atzo, Jon Sarasuaren bideo hau ikusi nuen eta bertan, berak nik baino hobe azaltzen du, artikuluan adierazten saiatu nintzen ikuspuntua: https://www.youtube.com/watch?v=id00wgqfn5c&t=1889s

Sarasuak dio, gizarte gero eta hipermoderno, hiperkapitalista eta hiperindibidualista honen logikan, komunitate-loturak gero eta ahulagoak ageri zaizkigula eta hor euskarak galtzeko guztiak dituela. Euskararen etorkizuna, gertuko komunitate bizitzaren etorkizunaren norabide berean egon litekeela iruditzen zaio. Horretarako, kulturgintza eredua berpentsatzeko aukera aipatzen du Sarasuak, adibidez. Beti marginalak izanen garen kultura komertzialari zer pisu eman beharko geniokeen eta zenbat kultura komunitarioari, esaterako. Nire gogoeta ere hortik zihoan.

Komunitate ehuna sortzea dagokigu, beraz, baita dantzaren bitartez ere!

Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

2023/03/08

Mila esker, Anartz eta Xabier, zuen arrapostuengatik.

Ez dut esaten egoera hau orokortua denik toki guztietan, noski. Aurrekoan Gari Otamendik ere kontatzen zigun, Añorgan behintzat ez dutela dantzariekin gisa honetako arazorik, eta hobe! :)

Xabier, armonia, oreka, elementu bakoitzean sakontzea... beti horren xinple eta horren zehatz. Gure iparrorratzean inkorporatuko ditugu kontzeptuok!

Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

2023/03/03

Erabat ados, Oier! Dantzari zoragarriak dantzan ikusiko bagenitu sobran leudeke hitzezko diskurtso guztiak!

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu

2021/08/02

"Musika egitera bazoaz eta ez baduzu dantzan pentsatzen, orduan ez zaude musika egiten benetan".

Jean Christian Galtxetabururi egin zioten elkarrizketa bat gogora ekarri dit esaldi horrek. Bertan errumaniako fanfarre bateko tronpeta-jole baten aipu bat aipatzen zuen berak ere: “musika guziak dantzarako dira”, zioen. errumaniar musikariak. Eta beste berebiar musikari batek, ondokoa: “ez baditugu dantzarazten, ez dakit zertarako garen”.

Aritz Ibañez Lusarreta on Iñaki Mugerza oroimenean

2021/04/23

Mila esker Mikel, Iñakirena bezalako biografiak ahanzturatik ateratzeagatik eta doluminak Mugerzaren senide, lagun eta gertukoei!