Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Juan Manuel eta Josefa (Pepi) Oronoz Goikoetxea (1932 eta 1933, Donostia)

2013/05/08

Manuel Oronoz aita (1906-1989, Donostia) Jose Lorenzo Pujanaren ikasle izan omen zen. Honek, Udalaren laguntzaz, prestatzen zituen taldeetan dantzatu zuen. Hortik etorri zitzaien zaletasuna semealabei.

Soka-dantza Santa Kurutzen 2013

2013/05/06

Baserritar gazte belaunaldi berri bat loratu da Santa Kurutz ermitaren inguruetan. Batez ere Mandiola eta Gorostako baserrietan hazitako gazteak dira, Santa Kurutzeko festak antolatzekon testigua hartu, eta beraien bizi-pozakin kutsatu dituztenak. Emilio Azurmendi Sagarbitzaren hutsuneak markatu ...

Maiatza dantzan aurten ere

2013/05/06

Dantzaz beteta etorri ohi da urtero udaberri buelta, eta zer esanik ez Maiatza, ia asteburuero emanaldiren batekin. Aurtengoa ere halaxe iritsi da, egutegia gorriz markatutako dataz lepo. Apirilaren 28an Zuberoara Maskaradak ikustera egindako irteerarekin hasi zen gure dantza-tourra. Elgoibarko ...

Dantza Coliseoan: Argia: Besta Berri

2013/05/03

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz, Gure-Kai, Xinkako, Ezpelur eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin, iritsiko da Eibarrera Besta Berri ikuskizuna . Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu ...

Bixente Amunarriz Azkarraga (1920, Donostia—1966, Donostia), dantzari onena

2013/05/03

1936.eko gerra garaian gazte ziren dantzari eta dantzazale guztiei entzuna nien maiz: "Bixente Amunarriz bezalako dantzaririk ez da ezagutu". Etxean, aitonarengandik hasita, gurasoak, izeba-osabak, denak bat zetozen horretan. Galdezka ibili izan naiz garai hartako dantzarien artean eta denek kontu berbera errepikatu didate. Hura dantzan ikustea atsegin handia zen, batzuetan ez sinistekoa. Ematen zuen bazekiela hegan egiten. Harrigarriena, ez omen zuela horretarako itxura fisikorik aproposena: txikia eta potxoloa zelako. Hala ere, dantzan ikusita, horrelako besterik ez zegoela sinistuta geratzen omen ziren denak.

Santos Tapia Bastarrika (1929, Tolosa), dantzari baten gorabeherak

2013/04/30

Aita, Klaudio, aurreskularia zuen eta berarengatik hasi zen dantzan zaletzen Apaizetxetik (Donostiako Miraconchan, Bergaran eta Saturraranen ikastetxeetan) itzuli zenean, hamasei urtez. Lagunekin Plazan ikasi zuen dantza sueltoan egiten eta aurreskulari Blas Lasa maisuarekin.

Godalet: manexen afruskeri galanta

2013/04/23

Askotan pentsatu dut, tamalez, euskal dantzaren estereotipo nagusiak hanka altxatzea eta edalontzi batera igotzea ditugula. Azken hau, gainera, Zuberoako dantza eta inauterien berezitasunik handiena da hegoaldeko dantzari eta dantzazale askorentzat. Hona nire gogoeta dantza famatu honen inguru...

Maskaradak ikustera goaz

2013/04/17

Elgoibarko Izarra euskara elkartearen 50. urteurrena eta Haritz euskal dantzari taldearen 40. dela aprobetxatuz, bi taldeek elkarrekin Zuberoara irteera antolatu dugu Maskaradak ikustera. Apirilaren 28an izango da irteera. Iaz egindako bidetik, aurten ere Zuberoako folkloreaz gozatzeko hautua e...

HUELVARA GOAZ

2013/04/17

  Asteburu honetan, Huelvako Puebla de Guzmán-era bidaiatuko dugu. Andévaloko mendialdean ospatzen den “ XVI Encuentro de Tamborileros de Puebla de Guzmán ” Jaialdian parte hartuko dugu, ostiralean hasi eta igande bitartean. Iazko Igartzako Ezpata-dantzaren egunean ...

Esbart català de dansaires – Bartzelona (Katalunia)

2013/04/15

Esbart Catalá de Dansaires elkartea 1908. urtean sortu zen Bartzelonan. Bere helburua, oro har, Kataluniako dantza tradizionala ikertzea, babestea eta ezagutaraztea da. Kataluniako dantza talderik zaharrena da, oso pisu handiko elkartea, eta errekonozimendu-sari handiak merezi izan ditu. Gurean, b...

Harpidetu