Maskaradak ikustera goaz
Elgoibarko Izarra euskara elkartearen 50. urteurrena eta Haritz euskal dantzari taldearen 40. dela aprobetxatuz, bi taldeek elkarrekin Zuberoara irteera antolatu dugu Maskaradak ikustera. Apirilaren 28an izango da irteera.
Iaz egindako bidetik, aurten ere Zuberoako folkloreaz gozatzeko hautua egin dugu, eta zer hobe efemeride borobil hau kontuan hartu eta elkarlanean eta elkarrekin joatea. Ez da ahaztu behar, Haritzek Elgoibarko Izarran izan zuela lehen hazia.
Apirilaren28an izango da irteera, goizeko 09:00etan irtengo gara (Kalegoen plazatik) autobusean, eta eguna maskaradak ikusten pasa ondoren 22:00ak aldera itzuliko gara Elgoibarrera. Bazkaldu ere han egingo dugunez, norberak bere bazkaria eraman beharko du etxetik. 12 euro balio ditu autobusak.
IZEN-EMATEA Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalean egingo dugu, eta apirilaren 24a da izena emateko azken eguna. Hala ere, bulegora etortzeko aukerarik izan ezean 943 741 626 zenbakira deituta edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzita ere eman daiteke izena.
Beraz, animatu, egun polita igaroko dugu elkarrekin!
