Esbart català de dansaires – Bartzelona (Katalunia)
Esbart Catalá de Dansaires elkartea 1908. urtean sortu zen Bartzelonan. Bere helburua, oro har, Kataluniako dantza tradizionala ikertzea, babestea eta ezagutaraztea da. Kataluniako dantza talderik zaharrena da, oso pisu handiko elkartea, eta errekonozimendu-sari handiak merezi izan ditu. Gurean, beste batzuekin batera, ball de Sant Ferriol izeneko dantza eskainiko dute. Oso pieza ezaguna da Katalunia osoan, eta umeei azaltzen zaien Vienako San Ferriol-en istorioarekin lotzen da: Ferriol lapur-kuadrila baten buruzagia izaki, lapurretak tabernan ospatu eta artean dantza-pausu batzuk ere markatzen omen zituzten. Urteekin bizimodua aldatu nahi izan omen zuen, eta ordura arteko lagunak ere konbentzitzen saiatu zenean, hil egin omen zuten. Ardo-zahato baten azpian lurperatu, eta handik aurrera zahato hark beti eman omen zuen ardoa, agortu gabe. Izan ere Sant Ferriol-ek, mirakuluz, atzaparrez ikutzen omen zuen zahatoa, eta horregatik Sant Ferriol-en dantzaren parte baten dantzariek atzaparra gora begira daramate.
