Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantza Coliseoan: Argia: Besta Berri

Dokumentuaren akzioak

Dantza Coliseoan: Argia: Besta Berri

2013/05/03 14:22

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz, Gure-Kai, Xinkako, Ezpelur eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin, iritsiko da Eibarrera Besta Berri ikuskizuna. Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu du Argiak.

Eibarko Euskal Jaiaren egitarauan eta Eibarko Udalak antolatuta eskainiko da Coliseo antzokian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren. Ekainaren 9an Donostian, Victoria Eugenia antzokian izango da Besta Berri. 

2012-12-02_Besta-Berri-Arriaga_IZ_lehen-sorta_2474

Kezka dantza taldeko Irati Kortabitarte, Olaia Gabirondo, Luken Aranburu, Unai Txurruka, Egoitz Blanco, Ander Garitagoitia, Oier Araolaza, Nagore Fernandez, Oihane Llorente, Maider Otaola, Enrike Izagirre, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate eta Aiert Ibarbia dantzariak parte hartzen dute Besta Berri ikuskizunean.

Corpus Christi

Corpus Christi festa Urbano IVak ezarri zuen 1264an, eta indar harrigarriz zabaldu eta errotu zen Europako mendebaldeko festa egutegian. Gorpuzti eguneko prozesio eta erritualak iruditeria eta dantza agerraldi ederrenen erakusleku izan dira hainbat mendez. Corpus festarengandik egun gutxira, ekainaren 24an San Joan Bataiatzailearen inguruan ospatzen diren solstizioaren inguruko jaiekin lotura egiten du Besta Berrik. Bi horiek, Corpus eta San Joan, ardatz hartuta prestatu du Juan Antonio Urbeltzek Besta Berri ikuskizun berria.

2012-12-02_Besta-Berri-Arriaga_IZ_lehen-sorta_2405

Ikuskizunaren abiapuntua XVII. mendeko ezpata-dantzaren oroitzapenean aurkitzen da. 1659ko maiatzean, Maria Teresa Austriakoa eta Luis XIVaren arteko ezkontza zela eta Donostian egindako festa eta ezpata-dantzen testigantzak oinarri hartuta abiatzen da Besta Berri.

Muriska

Ondoren, Lapurdi eta Nafarroa Behereko prozesio segizioak, Oteizaren Apostoluen aurreskua, eta Zuberoako herri antzerkian inspiratutako Turko eta Kristauen arteko Pastoralak osatuko dute egitaraua. Azken hau, Muriska, 1989an estreinatutako lana eta Argia taldearen ibilbidean mugarri dena, ia hogeitabost urte ondoren eszenaratuko da berriz.

Argia: Besta Berri
2013ko maiatzak 18, larunbata, 20:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 10 €  - Sarrerak salgai Kutxabank-en eta Coliseoko txarteldegian Astelehenetan (19:00-20:00) eta ostiraletan (21:00-22:00). 

Argia Besta-Berri-kartela

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com