Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Meltxor, Gaspar eta Baltasar: hona gure errege majoak

2009/01/15

Urteurreneko 2008 urtea bukatu zen baina 50 urte betetzearen ondorioekin hasi dugu 2009a ere bai. Errege kabalgatan Meltxor, Gaspar eta Baltasar lanak egitea tokatu zaigu aurten eta hor aritu ziren, urtarrilaren 6an, hiru errege "kezka"tuta. Astelehena frontoian izan zuten lehen agerraldia, Ip...

Erregeek ekarri digute dantzanTV

2009/01/14

Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen " Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai " izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko baterantz urratsak ematen ditugun". Dantzari buruzko webgune batean letrak eta argazkiak...

Kultura Plana eta dantzaren alorreko akzioak

2009/01/08

Pasa den abenduaren 17an Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den Kultura Planaren dantza alorreko talde eragilearen bilera izan genuen Gasteiz, Lakuan. Honakook parte hartu genuen bileran: Iñaki Gomez - EJ Imanol Arana - EJ LIbe - Kualitate Lantaldea Lide Arana - Gip. Diputazioa Xabier M...

Esne-berbak eta dantzaren neurria

2009/01/07

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan. Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen . Diru  hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta ni...

Goroldioa kendu ezinik

2008/12/31

Tradiziotik abiatzen diren lan berrien uzta oparoa izan da aurten ere. Kukai-Tanttakak Sarrionandiaren poesia jarri du dantzan. Iparraldean dantza sorkuntza bizi-bizi dago. Besteak beste Anaigazteak, Arrola eta Aitzindariak elkarteek ikuskizun berriak plazaratu dituzte. Ekarpen berriek adina, edo ge...

60. urtez dantzan

2008/12/31

San Saturnino (edo San Zernin) egunean, azaroaren 29.ean, atera ziren Iruñeko udal dantzariak 60. aldiz dantzara Iruñeko karriketan barna. Izan ere, 1949ko San Saturnino egun batez eman zituzten haien lehen dantza urratsak dantzariok. Ibilbidea gora-beheratsua izan den arren, oraindik ere beste h...

Coliseo antzokian aurkeztu zen Axeri-Boda

2008/12/30

Abenduaren 13ean iritsi zen Juan Antonio Urbeltzen Axeri-boda ikuskizuna Eibarrera . Argia dantzari taldeak zuzenduta eta Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariekin osatutako ikuskizunak ortzadarraren azpian ezteiak ospatzen dituzten azerien inguruko atsotit...

Saria bete dantza: 50. urteurrena lagunekin dantzan

2008/12/25

Pasa den azaroaren 15ean ospatu genuen Coliseo antzokian " Saria bete dantza " jaialdia, Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu genuen ekitaldia. Azken urteotan Kezkaren ibilbidean laguntzaile eta bidaide izan ditugun zenbait dantza talde gonbidatu genituen ospakizunera eta bakoit...

Plazara dantzara

2008/12/23

Izenak dioen moduan, PLAZARA DANTZARA gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak datorren larunbatean, abenduak 27 ospatuko dugun erromeriara. Arratsaldeko 18:00tan izango da Plaza Handian eta edonork parte hartu dezake. Gero eta gutxiago dira horrelako erromerietan parte hartzen dutenak, beraz, Haritz ...

Bakailaoaren kofradiako ohorezko kide

2008/12/15

Eibarko Bakailaoaren kofradiak bere 15. biltzarra ospatu zuen azaroaren 24an. Hamabost ekitaldi horietan guztietan izan gara Kezkako dantzariak handik eta hemendik etorritako bestelako kofradia gastronomikoei ongi-etorrian dantzatzen. Aurten, Kezka dantza taldearen 50. urteurrena dela eta, k...

Harpidetu