Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Arrateko dantzak Euskal Herriko Dantza Agerketara daramatzagu

2023/09/14

Larunbat honetan Basaurin ospatzen den Euskal Herriko Dantza Agerketaren aurkeztuko ditugu Arrateko Amaren dantzak. Arrate eguneko emanalditik egun gutxi pasa badira ere, erropak garbitu eta berriz prestatu, hankak eta txistuak berriz berotu, eta irailaren 16an Basaurira goaz Usartza txistulari tal...

Ezpata-dantzak erakusketa Beasainen

2023/09/13

Gaur "Ezpata dantzak" erakusketa inauguratu dugu Beasainen. XVI. mendeko Igartzako jauregi zoragarrian ikusgai dago urriaren 4a arte. Milesker Beasaingo udalari eta Aurtzaka dantza taldeko lagunei antolatzeagatik eta harreragatik! Egutegia, ordutegia eta kokapena Datak: 2023ko irailare...

3.2 Sinple eta doble: arin-arina

2023/09/13

Arin-arina modu ezberdinetan dantza badezakegu ere, hemen oinarrizko aldaera bat azalduko dizuegu. Arin-arina bi urrats nagusitan antolatuko dugu: batetik, puntapioa —gauden tokitik mugitu gabe oinen puntak baliatuz osatuko duguna — eta bestetik, hara-honakoa — gure bi aldeetara desplazatuz...

Ion Agirretxe eta Cristina Casa: “Psikologoak behar ditugu konpainia profesionaletan”

2023/09/12

Angel Corellaren Konpainian elkar ezagutu zutenetik, ibilbide profesionala eta pertsonala elkarrekin egin dituzte Ion Agirretxe añorgatarrak eta Cristina Casa madrildarrak. Flandriako Dantza Konpainian bost urtez aritu ostean, Espainiako Dantza konpainian ari dira biak orain. Ion Agirretxe haurr...

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria

2023/09/11

Aurten ere eta gure udalaren dirulaguntzarekin, BILBO DANTZAN. BIZKAI euskal folklor elkartearen erromeria Bilboko Areatzan izango da. Dantza Tradizionalak bizi izandako aldaketa handien aurrean, hainbeste ikuskizun folklorikoren aurrean, gutxi batzuentzat, BILBO DANTZAN aire fres...

Tuteran amaitu dugu dantza denboraldia

2023/09/08

Sanferminen ondotik indar gehienak xahutu baditugu ere, oraindik ere pindar batzuk gorde behar izaten ditugu Tuterako festetarako. Aurten ere, azken urte luzeetan bezala, Beterri peñako lagunen gonbidapena jaso dugu eta gogotik abiatu gara bertara. Udako egun sargori horietakoa gertatu zaigu uztai...

Dena prest Arrateko Amaren dantzen egun handirako

2023/09/07

Azken entsegua Arrateko zelaian eginda Usartzako txistularien laguntzarekin, azken orduan orkatilaren bat troka-dantzan hasi bada ere, ia-dena prest dugu biharko Arrateko egun handirako. Hemen ordutegia: Bizkaiko itsas aldetik datoz gonbidatuak Katalin Zarate eta Anartz Ormaza, Bakiko Itxas-A...

3.1 Sinple eta doble: zortzikoa

2023/09/07

Gogoan baduzue, Zortzikoa pausoka atalean ikusi ditugu urrats sinplea eta urrats doblea deituko ditugunak. Hauexek: Urrats sinplea Urrats doblea Bi pausokera hauen arteko konbinazio —doble, sinple, doble, sinple — eta desplazamenduen bitartez eraiki dezake...

3. Sinple eta doble: hamaika dantza

2023/09/07

Lau gauzak izen bat dute eta gauza batek lau izen... zioen Jon Sarasuak Oskorrirendako idatzitako Euskaldun berriaren balada -ren letrak. Sinple eta doble urrats izenekin hori bera gertatzen zaigu. Mugimendu ezberdinei deitzen diegu izen berdinez. Esate baterako, branleetan edo dantza-jauzietan ag...

Auritzen ingurutxoa eman dute San Juan bestetan

2023/09/06

Aurizko Garaitzeko Asi elkarteak ingurutxoa berreskuratzeko ahalegin berria egin du azken urtean, eta ekainaren 24ko eguerdian herriko plazan dantzatu dute, San Juan bestetako egitarauaren barruan. Oraingo ahalegina iaz abiatu zen. 2022ko uztailean, Erroibarreko Elutseder eta Aurizko Garaitzeko As...

Harpidetu