Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Bizkai Euskal Folklor Elkartea Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria

Dokumentuaren akzioak

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria

Fandangoa, Perico Rivera (1867-1949). Baionako Euskal Musea. Argazkia: Patrice Zamora

Aurten ere eta gure udalaren dirulaguntzarekin, BILBO DANTZAN. BIZKAI euskal folklor elkartearen erromeria Bilboko Areatzan izango da.

Dantza Tradizionalak bizi izandako aldaketa handien aurrean, hainbeste ikuskizun folklorikoren aurrean, gutxi batzuentzat, BILBO DANTZAN aire freskoa arnasteko lehio irekia da. Bertan, antzina bezala, jaian parte hartzeko eta guztientzat egina da, gazte zein nagusi. 

Euskal dantza tradizionalari buruz hitz egiten dugunean asmoa gure Kultura Ondarea zaintzea bada, orduan, helburua, gure ustez, ez da bakarrik plaza batean ahalik eta jende-kopuru handiena dantzatzen jartzea. Helburua, dantzatzean kalitatea lortzea izan behar da, bai eta beharrezko ezagutza lortzea ere dantza horien esanahiarekiko errespetuari eusteko. 
 
  • Datak: irailaren 23an eta azaroaren 11n. 18.00etan
 
Zatoz eta dantza egin ezazu! Eta janzkera tradizionalarekin bazatoz hobeto!


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Bizkai Euskal Folklor Elkartea