Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

2023/02/20

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzeetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten dute jaia. Jan-edanik...

Durangoko Aratusteak 2023

2023/02/18

Surrandien konpartsaren 23. edizioa  2000 urtean irten ginen lehenengo aldiz Kriskitin Dantza Taldeko dantzari eta laguntzaileok Surrandien konpartsan, txistulari eta trikitilarien musika hotsean. Urduritasuna eta ilusioa ziren nagusi gure inguruan. Aspaldiko ohitura bat berreskuratzen ari gine...

Indarra Euskal Kultur Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko topa egingo dugu!

2023/02/17

Aurten, Indarra Euskal Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu, eta, ospakizunarekin hasteko, inauterien bezperan, "Topagure" ikuskizuna aurkeztuko dugu, gaur, otsailaren 17an, 20:00etan Gasteizko Plaza Berrian. 50. Urteurrena denez, aurten zerbait berezia egitea erabaki dugu, beraz, Indarrak antolat...

Iritsi dira inauteriak, gora ezkonberriak!

2023/02/17

Ezkontzen irudikapenak edo ezkonkide tankera duten mozorroak ohikoak dira inauteri jaietan. Euskal Herriko hainbat inauteritan agertu ohi dira ezkonberrien tankerako mozorroak, edo gutxienez dotore jantzitako jaun eta andereak. Ezkontzaren irudikapen horretan ustez inauteriek dakarten bizi berriare...

Amerikara goaz geure borondatez

2023/02/17

Minnesotara euskal dantza irakastera goaz Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. Minneapolis ondoan dagoen St. Olaf unibertsitatean euskal dantza ikastaroak eskainiko ditugu astebetez. Bigarren astean Idahora, Boisera joango gara, bertako...

Oro ez da urre

2023/02/16

Zenbaitetan irudi lezake Argiaren ibilbidea arrosa bidea izan dela baina ez da beti horrela izan. 1972. Sidmouth (Inglaterra). Argiako dantzariak mundua kurritzen jarraitzen dute, haien lana atzerrian erakutsiz, baina bidaia horiek ezagutza metatzeko ere baliatuz. Oraingoan Sidmouth-en dira, ...

Orain dute ikasiren nola gauza ona zen...

2023/02/15

Aritz Ibañez Lusarretaren (2022) Jalgi hadi dantzara, jalgi hadi plazara! saioari egindako oharrak dira honako testu hau, hark Etxepareren Kontrapasaren errepikaz izandatu zuen testua, eta honek Sautrelaren bigarren ahapaldiaren azken bertso-lerroa du izen. Egilearen onespenaz egindak...

Inauterietako segizioen alde iluna

2023/02/14

Gaur egun, inauterietako segizio guztiak maskarada gisa definitzeko joera orokorra dago, inauterietako irudikapen guztiak, berez, elkarri eragin diezaioketen edo ez diezaioketen bi pertsonaia-multzoren artean maskarada dikotomikoak direnean (gorriak edo zuriak eta beltzak, gazteak edo ederrak eta z...

Generoa galdezka euskal dantzan

2023/02/14

"Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik ematen ahal dituzte? Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin?"; Nora Arbelbidek luzatutako galdera horiei eta beste hainbati erantzunak aurkitzen saiatu dira Alaia Cachenaut (EKEko eta EHESSeko cifre doktoregaia), Ihintza Irungarai (IDB) eta...

Mundu ezezagunetarako bidaia

2023/02/09

Argian abian jarri duten proiektua aitzinarazteko ezagutzaren bila, Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzentzat atzerrira egindako bidaiak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, beste dantza tradizio eta dantzakera batzuk ezagutzeko. 1967. Cáceres (Espainia). Zazpi urte lehenago Goizaldirek...

Harpidetu