Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Biba bobo!

2009/10/07
Txintxarriak, alpargatak, katxutxak... Hona hemen Otsagabiko dantzen ikuspuntu xume eta "familiarra"... (XX.mende hasierako taldea, birraitona bobo lanetan) (Aitona dantzari garaietan,1.argazkian goian eta ezkerretik hasita bigarrena, 2.ean, zutik eta eskuinaldetik hasita lehena) �...
Lodikroko, hitzen erritmoan dantzan
2009/10/05
Elirale konpainaren Lodikroko eskainiko da datorren larunbatean, urriaren 10ean Eibarren, Coliseo antzokian. 1eta 6 urte bitarteko umeentzat zuzendutako dantza ikuskizuna da Lodikroko, Amaia Hennebutte-Millard-en izen bereko liburuan oinarrituta dagoena eta Pantxika Telleriak taularatu duena.
L...
15 urte soka-dantza berreskuratu zela
2009/10/01
Aurten 15 urte (eta 16 soka-dantza??) bete dira Eibarko San Juan eguneko soka-dantza berreskuratu genuela. Gerra aurretik ba omen zegoen aurreskua dantzatzeko ohitura eta gerra ondoren, Gregorio Santa Cruz-ek dantza taldea berriz ere antolatu zuen unean martxan jarri zuten lehen gauza San Juan egune...
Goierri, Gipuzkoako dantzen iturburua
2009/09/30
Goierriko dantzen ibilbide historikoa eta egungo errealitatea ezagutzeko aukera bikaina eskaini digu Mikel Sarriegik irailaren 26an Dantzagunean (Artelekun) eskainitako ikastaroan.
Goierrin garai batean izan ziren dantzak eta gaur egun dantzatzen direnak aurkeztu dizkigu, eta azken urteota...
Tradizio berri bat Iruñerako: Iruñeko Ezpata-dantza
2009/09/18

Duguna dantza taldearen aspaldiko asmoa zen Iruñerako dantza propio batzuk sortzea. 1949. urtetik hona, taldearen eginkizunen artean dago hiriko ospakizunetan (San Fermin, San Fermin txiki, San Saturninon...) dantzatzea. Emanaldi horietan prozesioa lagundu eta urtero hemengo eta hango dantza ezber...
Ikasleekin batera dantzan
2009/09/16
Ikasturte bukaerako jaialdi nagusia izan ohi dugu Eibarko Dantzari Eguna. Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako dantzari guztiak elkarrekin aritzen gara Untzaga plazan. Ekainaren 19an, Sanjoan aurreko asteburuan ospatu genuen aurten jaialdia. Arabako dantzak, kostaldeko dantzak, Nafarraoko dant...
San Migelik mikatzenak
2009/09/15
Urteroko legeari jarraituz, aurten ere San Migel auzoan dantzatuko du Haritz euskal dantzari taldeak, izena ematen dion santuaren jaietako egitarauaren baitan. Datorren zapatuan, hilak 26, izango da hori, gaueko 22:30etan frontoian.
Aurtengo emanaldia desberdina iango da ordea, azken urt...
Iruindar bat Arraten
2009/09/14

Aurreko irailaren 8an Arrateko amaren eguna ospatu dute Eibartarrek. Arrateko dantzarien egun handia izaten da hori. Kezkakoek urtero kanpoko dantzariren bat gonbidatu egiten dute dantzara, ezpata-dantzan eta trokeo-dantzetan bakarlari lana egitera. Aurten gure taldeko Aritz Ibañez-ek izan du Ar...
Esan nahi eta esan ahal izan ez ditudanak
2009/09/08

Gaur nire dantzari ibilbidean bizitako egunik berezi eta hunkigarrienetakoa bizi izan dut. Kezka dantza taldeak gonbidatuta, Arrate eguneko protokolo zoragarrian parte hartu eta dantzatzeko ohorea izan dut eta haien dantzari kofradiako kide egin naute. Bazkalburuan, eskerrak emateko garaian egindak...