Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ilunpean soka-dantzan

2007/07/11

Urtean zehar egiten ditugun ekitaldien artean ziur aski San Juan eguneko soka-dantza izango da argazkiak ateratzeko baldintza kaskarrenak dituena. Untzaga plaza oso handia da, gaueko 23.30etan ilun dago eta plazako farolak ez dute argi handirik ematen, eta dantzariak lerro luuuzeetan antolatzen ga...

Kroaziara

2007/07/05

    Uztailaren 14an Kroaziarako bidean jarriko gara, Zagrebeko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko asmoz.     Jaialdia uztailaren 18an hasiko da. Kroazia eta auzoko herrialdetako 20 folklore-taldez gain, atzerritar 10 dantza-taldek parte hartuko du...

Pauliteiroen erresumara goaz

2007/07/05

Portugalen, Miranda do Douron Pauliteiroen nazioarteko jaialdi batean parte hartuko dugu asteburu honetan.“ Festival Internacional de Pauliteiros ” jaialdia egingo da asteburuan Miranda do Douron eta bertan dantza egitera goaz. Arrateko Amaren dantzak aurkeztuko ditugu bertan uztailaren 7an, lar...

Baita kirolean ere

2007/06/28

Orain hilabete inguru jakin genuen gure herriak, Beasainek, bazuela Euskal Herrien arteko Jokoetan ordezkaririk. "Xiba Jokoak" izenarekin ezagutzen dira, herri-kirolak, dantza eta jolasak uztartzen dira bertan, eta Bergaran jokatu zen Gipuzkoako kanporaketa, zortzi herriren artean, 4. edizioa ospat...

Bai bizi, bai bizi, eta biziko ere!

2007/06/28

Aurten bai, aurten eguraldia lagun joan zen aurrera Eibarko Dantzari Eguna. Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat kurtso bukaerako jaialdi nagusia izaten da emanaldi hau, eta Kezka dantza taldeko dantzarientzat urtean zehar prestatutako errepertorio nagusia jendaurrean aurkezteko data. Aurten Lapurdiko...

Aurreskuaren bertsio ingelesa

2007/06/27

Ingalaterran bizi den lagun batek, Nereak, erakutsi dio bertako lagun ingeles bati gure dantzen bideo bat. Agurra dantzatzen ageri da dantzaria, gure ustez elegante asko. Michael bideoa ikusten hasi da eta berehala barrezka hasi da. "Aizu, hau gauza serioa da, hau aurreskua da!" esan dio Nereak, bai...

Dantzak San Ferminetan

2007/06/21

Badatoz San Fermin-ak, Iruñeko feriak,... eta horiekin dantza eta kanta! Hona hemen 2007ko San Ferminetako programan dantzarekin zerikusia duten ekitaldien zerrenda: Uztailak 6 13.30 Dantza emanaldia. Foruen plazan. Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, L...

Ekaineko protokoloak

2007/06/19

Klub Deportiboko Finalista Eguna ospatu zen Arraten ekainaren 3an. Mendiko finalistei dominak banatzen zaizkie ekitaldi nagusian. Enrike Izagirreri tokatu zitzaion agurra dantzatuz mendizaleak omentzea. Kezkako Andoni Altzibar eta Iñaki Barua txistulariak aritu ziren jotzen. Ekainaren 8an eman zit...

Igartzako Dantzak

2007/06/14

Aurtzaka dantza taldeak Beasaingo Igartzaren inguruan Dantzarien Kofradia bat osatzeko deia egin du. Horretarako, datorren irailak 9an Igartzan bertan ospatuko den Dantzarien Eguna prestatzeko aurkezpena egin genuen joan den asteartean, Udaletxeko Batzar aretoan, Beasain inguruan gaur egun, e...

Hiru baserri asteburu bakarrean

2007/06/13

Urteak pasa daitezke El Caserio zarzuela batean dantza egitea egokitu gabe eta hara asteburu bakarrean hiru tokatu zaizkigu! Bat Eibarren, Coliseo antzokian eta bi Malagan, Teatro Cervantes-en. El Caserio Eibarren Bilboko Ensanche abesbatzak ekarri du Jesus Guridiren zarzuela famatua Eibarko C...

Harpidetu