Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzan

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzan

"Etor bitez Euskal Herriko ezpata-dantzarien artean, ohiko talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko dantzari-buru ala azkendariak, aukeratu beharko liratekelarik iaioenak, nola ezpatak hala bordoiak dantzatzera. Aurkeztu beharko dute egun horretan, ikusgarriro jantzita, bakoitzak berezkoak dituen apaingarriekin..."

2010. honetako irailaren 11erako deituak izan ginen San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzariak, Euskal Herriko txoko ezberdinetako beste hainbat ezpata-dantzarirekin batera, Igartzako multzo historikoaren inaugurazioa egiteko.



Igartzako ezpata-dantzariek egin zuten deialdian eta bertara agertu ginen Beasain, Bilbo, Bera, Legazpi, Zumarraga, Andoain, Añorga, Tolosa, Eibar, Elgoibar, Deba eta Iruñeko dantzariok. Iruñetik Xabier Adrian, Akier Perkaz, Leire Leza eta Joseba Lorenzo kapitainek dantzatu zuten bilantzikoa.



Eguerdiko 12etan Beasaingo udal plazatik atera zen kortejoa, Igartzako ezpata-dantzariak aurretik eta gainontzekoak atzetik, haien banderekin. Igartzara helduta herriko dantzariek zubi gainean dantzatu zuten eta ondotik Bizkaitarren, Nafarrok eta Gipuzkoarrek erakin bana inauguratu genuen.



Igartzako jaunaren jauregian sartuz eman genion amaiera dantza saioari, Ondorengo bazkari eta akta liburuaren irakurketarekin borobildu zuten eguna Beasaindarrek.

Esker mila beraz, Igartzako ezpata-dantzariek Kofradiari horren egun berezira gonbidatzearren eta Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzatzeko aukera ematearren!


Dokumentuaren akzioak

Gorka
2010/10/22 10:21
Kaixo!Euskal Musika gustatzen bazaizue, gomendatzen dut Ibaimusic webgunea. Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe! 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.