Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Amorenaren kimuak

Dokumentuaren akzioak

Amorenaren kimuak

Aurreko larunbatean egin zuen Iruñeko erraldoi eta kilikien konpartsak bere 150. urteurreneko ekitaldi nagusia. Zezen-plazan, Amorenaren kimuak izeneko ikuskizuna antolatu zuten eta bertan parte hartu zuten besteak beste, Josetxo Goia Aribe saxofoi jotzaileak, Mari Cruz Corral jota abeslariak, La Pamplonesa musika bandak, Iruñeko udal txistulari eta gaiteroek, Kepa Junkera trikitilariak, et Incarnatus Orkestrak, Jarauta 69 txarangak, Iruñeko auroroek, Oberena dantza taldeak eta guk geuk!


Argazkia: Josu Santesteban

Iñigo Castellano-k eta Patxi Labordak zuzendu zuten ikuskizuna eta 14.000 lagun bertaratu zen Iruñeko zezen-plazaraino, gaua hotza bazen ere, dantzaz eta musikaz gozatzera. Ikuskizunean erraldoiek ez-ohiko piezak eta ez-ohiko musiken doinupean dantzatu zuten: mutil-dantzak, polkak, mazurkak, habanerak, mamboak... trikitixak, orkestrak edo jazz bandek lagunduta.


Argazkia: Josu Santesteban

Gure dantzari eta txistulariek San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza eman zuten, "La Dominguera" dantzatu zuten gure 6 neskek erraldoi eta kilikiekin batera eta Larrain-dantzako baltsa dantzatu genuen Oberenako dantzariekin batera.

Jarraian emanaldiko bi bideo. Alde batetik, guretako zinez hunkigarria izan zen erraldoiek dantzatutako mutil-dantza eta bestetik, gure ezpata-dantzaren zatia.





Emanaldiko argazki sortxatxoa, hemen.

Zorionak, beraz, Amorenaren kimuei!!!!!!


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.