Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
...nahi ginuke jakin Iruñea nuntxe den!
Duguna - Iruñeko dantzariak
2013/03/15
Otsailaren 9an, inauteri larunbatez, eta IRUDAMAk antolatuta, kalejira ezberdinak antolatuak genituen Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta hartara, batzuk atera gabe geratu ziren, gero merkatuko plazan elkartzeko. Gu orduan ttanko kalera, eta euria hasi orduko dantzan ginen Nabarreria plazako "Los Burgos" ostatuaren aitzinean.
Emilio Azurmendi Sagarbitza, dantzarion laguna
2013/03/14
Emilio Azurmendi " Sagarbitza " hil da bart 76 urterekin. Gorosta bailarako Sagarbitza baserriko gizona, Eibarko baserrien alde, eta Arrate, Santa Kurutz eta inguruetako festak bultzatzen lan itzela egindakoa da. Orain hilabete pasa bere baserrian izan ginen, koko-dantzekin. Osasunez justu zegoen, ...
Krisia? Ze krisi?
2013/03/05
Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin . Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monikarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain l...
Nik ere Dantzan babesten dut
2013/03/04
2012an dantzan.eus atariak (dantzan.com orduan) ateak itxi behar izan zituen sostengu ekonomiko falta zela eta. 2013an berriz dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak beti ere gutxiegi dira beharrezko baliabidee...
Lizartzako inauteri dantzekin gozatzen
2013/02/28
Iñaki Zubeldiaren itzala luze eta zabal agertu zitzaigun Lizartzako inauteri dantzen ikastaroa n. Iñaki Bengoetxeak eta Rafa Aginagak, Otsolar taldeko eta Lizartzako inauteri dantzetako heldu eta gaztetxo talde eder batek lagunduta, argibide eta azalpen guztiak eman zizkiguten dantza errepertori...
Marmutx: kaskarotak, John Churchil eta mendira igo zen hartza
2013/02/26
Uztaritzeko kaskarotek, martxa eta makila-dantza artean egiten dituzten dantzen artean batek marmutx du izena. Doinua ezaguna egiten da berehala, oso hedatua den kanta baten doinua baita: "Marlbrough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian eta "Es un muchacho excelente" kantaren doinu bera da Espainian. Nondik dator Uztaritzeko marmutx hori?
Kapeluak dantzan Bagolinoko ihauterietan
2013/02/24
Bagolino italiar Alpesetan dagoen 3900 biztanleetako herri gotor bat da, Val Sabbia ballean. Administratiboki Bresciako probintziari (Lombardia) eratxikia da, bainan historikoki lotura politiko eta ekonomiko indartsuak izan ditu luzaz Veneziarekin, bai eta Trento-rekin elizaren partetik. Bagolinok ihauteri eder bat zaindu du gaur arte, eta aurten altxor horren jastatzeko parada ukan ginuen.
Maskaradetako barrikadak larunbatean, Iruñean
2013/02/07
Heldu den larunbatean, otsailak 9, inauteriak ospatuko ditugu Iruñean. Berriki sortu den "Irudama" (Iruñeko dantzarien mahaia) ekimenak antolatuta, goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak eta puska biltzak karrikaratuko ditugu hiriko dantza talde ezberdinek.
San Blasek gorde diezagula eztarria!
2013/02/07
Elurra, euria, ortotsa eta beste espero genituen baina eguzkitsu esnatu zen San Blas eguna Iruñean pasa den igandean. Hori bai, hotza kategorikoa!
Koko-dantzak Elgoibarren
2013/01/31
Euskal Herriko txoko askotan inauteriak hasi dira jada, eta Elgoibarren
ere konturatu ordurako izango gara guztiok mozorrotuta. Aurten ordea
herriko kaleetan bisita berezi bat izango dugu, koko-dantzak izango
baitira karnabal larunbatean, otsailak 9.
Duela sei urte Eibarko Kezka dantza ...


