Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
K@ntari, kantu tailerrak Euskaltzaindian Aiko Taldearen eskutik
Aiko Taldea
2018/10/18
AIKO Taldea musikari eta dantza maisu kolektiboak beste pauso bat eman du musika eta dantza tradizionalak eguneratzeko, sozializatzeko eta hedatzeko bokazioan, K@ntari, Euskaltzaindiarekin lankidetzan antolatutako kantu tradizional tailer zikloa, martxan jarriz. Ekimenaren barruan zortzi prestakunt...
Ainara Ortega: "Nola bereizi arin-arina eta fandangoaren erritmoa"
2018/10/17
Biko eta hiruko erritmoa zer diren, eta hori musikan nola islatzen den azaldu du Ainara Ortega, kantari eta aktoreak Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Fandangoa eta arin-arina, porrusalda eta trikitixa bereizteko erritmo bikoitza eta hirukoitza direla gakoa azaldu du Ortegak. Aipatutako erritmoak...
Lagundu #dotorejantzi!
2018/10/16
Jakingo duzuenez, Donostiako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak jarri ditu martxan, herritarrek proposatutako zenbait proiektu aurrera eraman ahal izateko. Bada, aurkeztu diren 929 proiektuetatik 112 aukeratu dituzte, ondoren, herritarron botoen bidez boto gehien dituztenak egiteko*. Zorionez, ...
Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik
2018/10/15
Aurreko ikasturteetan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak harrera ona izan duela ikusita, 2018-2019. ikasturtean ere deialdi irekia antolatzea erabaki dugu, aurreko urteetako taldeak mantentzearekin batera. Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun k...
AIKO Drums danborrak: Danbolin eta atabal masterklasa
2018/10/15
Batzuentzat tradizioa da, Aikotarrontzat gainera gure dantza, gure musika, gure lana, gure bizia. Eta guzti horren oinarrian erritmoa dago, perkusioa, danbor hotsa. Danbor artean jaio, hazi eta hezi izan gara eta danbor berri bat egin nahi izan dugu artisau handi batekin, Ezpela etxeko Raul Parient...
Emakumeak lekua hartzen ari dira Durangaldeko plazetan
2018/10/15
Azken urtetan gizonak bakarrik aritu diren dantzetan edo festetan, emakumeak ere parte hartzen hasi dira Durangaldeko zenbait herritan. Hainbat piezaz osatutako erreportaje zabala egin du gaiaren inguruan Anbotok , Durangaldeko komunikabideak . Badira hemezortzi urte emakumeak danborra jotzen a...
Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak bertako kide izateko gonbita luzatzen dizue
2018/10/12
Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea sortu zela bi hamarkada betetzear dira. Urte hauetan zehar euskal tradizioa mantendu, sustatu eta jendaurreratzeaz gain, euskal dantzei loturiko harreman estua azaleratu du.
Hala, dantzaren haritik josten joan dira urteetan zehar bidean izandako pasi...
Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak
2018/10/11
Urritik abendura lau aukera izango dira Martin Zalakain ikusteko, Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin. Hona hemen egutegia:
Urriak 20, larunbata, 20:00etan: Andoain, Bastero antzokia. Sarrerak hemen .
Urriak 27, larunbata, 20:00etan: Urretxu, Ederrena pilotalekua.
Azaroak 2...
Arrateko dantzak 2018ko Arrate egunean
2018/10/09
Larunbatez igo gara aurtengoan Arrateko gainera, eguzki betearekin, elkarri ezpata emanda zelaia hartzeko prest.
Argazkia: Felipe Loiola - dantzan.eus CC BY-SA
Aterpetxean prestaketa lanak eta tradizioaren lehenengo urratsa den argazkia ―58 ezpata-dantzari aurten― aterata, el...
Baztango Udala eta Batzar Nagusia ez dira ados mutil-dantzen aferan
2018/10/05
Baztango Batzar Nagusia mutil-dantzetan emakumeak baztertzearen aurka agertu da; Udalak, berriz, ez du salaketarekin bat egin. Elizondoko elizaren eremuetan egiten diren mutil-dantzen saioetan emakumeei parte hartzea ukatzen zaiela salatuz , Plazara Dantzarak, Baztango talde Feministak eta Jo ala ...