Kaskarotak Donibane Lohizunen

2020/01/30

Aurten, aspaldiko partez, kaskarotak aterako dira Donibane Lohizunen otsailaren 9an. Goizeko 10etatik goiti dantzan aterako dira Gambetta Karrikan, zenbait geldialdi eginez plaza nagusietan. Ongi bukatzeko  Mutxikoak izanen dira 12etan Luis XIV plazan, taldeko  txarangak emanik.

80 hamarkadan, Begiraleak elkarteak Lapurtarrak elkartearen laguntzarekin eta bereziki Betti Bettelu dantza maisuari esker lan handia egin zuen Lapurdiko ihauterien dantzak berreskuratzeko. Garrantzizkoa zen kaskarotek (eta haiekin batera ibiltzen diren pertsonaiek) beren eguna izan dezaten urteko egutegian.