Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oñatz dantza taldea Oñatz dantza taldea – 50. urteurrena: 2. ekitaldia Zer da Oñatz?

Dokumentuaren akzioak

Oñatz dantza taldea – 50. urteurrena: 2. ekitaldia Zer da Oñatz?

2020/01/23 17:45
Oñatz dantza taldea – 50. urteurrena: 2. ekitaldia  Zer da Oñatz?

Zer_da_oñatz_ekitaldia_2

Urtarrilaren 22an egin dugu urteko bigarren ekitaldia. Izan da antolaketa prentsaurreko eta Soka dantza indartsuen ostean zabaldu dugun hausnarketarako momentua izateko. Atzo arratsaldean izan zen aipatu ordua, eta handia izan zen arrakasta. 60 lagun inguru batu giren Oñatiko Gaztelekura, eta forma eman genion aurkezle bik gidatuta, mikrofonoa zabalik eta guztien parte hartzearekin, herritik eta herriarentzat, Oñatz den modukoa agertuz.

Bertaratukoak ez ezik, aurrez bideoz grabatutako Oñatz familiako beste kide batzuen ahotsa ere entzungai izan genuen, lekukotasuna aberastuz.

Atal bi izan zituen jardunak: batetik, dantza taldearen alderdi soziokulturala jorratu zen; bestetik, berriz, taldearen alderdi ludikoa. 

Alderdi soziokulturala

Hasieran eta, hortaz, lehen alderdian jorratu ziren dantza taldeak egindako ekarpen kulturala, herrigintzarako jarduna, musikarien protagonimo eta uztartzea, transmisioaren garrantzia eta emakumearen rola.

Oso aberatsa izan zen lehen zati honetan dantzari izandako eta bertaratutako nagusienek egin zituzten ekarpenak. Horrelako foroak oso garrantzitsuak dira gaur egun Oñatzeko kide gazteenek taldearen sustraietara bidea egiteko aukera izan dezaten, eta horrela gertatu zen atzo. 

Bertan, hastapenetako protagonistek abagunea izan zuten 70. eta 80. hamarkadan emandako urratsen berri emateko edo gogorarazteko -entzulearen arabera-, eta oso baliagarria izan zen ondare kulturalaren oinarriak zelan ezarri eta proposatu ziren berraztertzeko.

Alderdi ludikoa

Bigarren atalean, esan moduan, gai arinagoak baina ez interes gabeak jorratu ziren. Izan ere, bertaratutakoek taldearen talde izaera indartsu eta sendo horri buruz egin zuten berba. Ez dago ulertzerik Oñatz beste era batera, taldea ez bada.

Horren adibide izan ziren bidaien, irteeren eta parranden kontakizunak, dantzatik harago doan zerbait ere badauka-eta Oñatzek. Denbora partekatzeko nahiak eta talde izaera horrek bermatzen du, azken finean, auzolana. Eta horrek osatzen duen ekosisteman datza arrakastak, eta, ez bakarrik dantzari direnek osatutako taldeak, musikari, kide, familia eta, azken batean, herri oso batek, baita ere. 

Amaiera partean aritu giren etorkizunaz. Izan ere, 50. urteurrena ospatzearen zoriontasuna ez legoke ulertzerik beste 50 urtez, gutxienez, dantzatzeko desiorik ez balego. Atal honetan hartu zuten protagonismoa bertaratutako gazteenek. Hasieran ez bezala, garai honetan gazteek duten indar eta kemena baliatuz, beraiek hurrengo urteetan zer gurago luketen lortzea aipatu zuten, gaiari buruz hausnartuz; izan ere, hastapenetan egindako urratsek orduko lana baliosten dute, eta oraingoek jarriko dute balioan aurrerago egingo dena.

Eta ez genuke gura testu hau amaitzerik atzo gogora ekarritako baina zoritxarrez gurekin dagoeneko ez dauden horiek guztiak aipatu barik; izan ere, gaur egunean beste nonbait dantzatzen diren arren, badakigu elkarrekin dantzatzen ginen orduan bezalaxe arituko direla txistua jotzen, dantzak aireratzen eta kastañuelak astintzen.

Aupa Oñatz!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Oñatz dantza taldea

Oñatz dantza taldea