Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Zumitz-dantzak josi du Igartzako Zaldikoa

2019/09/11

Kofradiaren legeei jarraituz, joan den larunbatean gure dantza-liturgia beste urtebetez gehiago bete genuen. Badirudi 100 dantzarien segizioa eta ezpata-dantza sendotzeko bidean gaudela, kopuru horretan baikabiltza azken urte hauetan. Egurats eta giro distiratsua, kolore eta argi ederrekoa piztu...

San Bartolome eguneko Soka-dantza

2019/09/11

Urtero lez, abuztuaren 24an,  San Bartolome egunez, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Soka-dantza plazaratu genuen. Taldeko lau dantzarik meza nagusian Jaunaren aurreko ezpata-dantza dantzatuz ekin zioten egunari, ondoren alkatearekin buru soka-dantzari ekiteko. Aurtengoan Amaia Loiolak hartu z...

XXXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2019/09/11

Beste urte batez Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen uztailaren 19an. Aurtengoa XXXIII. edizioa izan da eta Haritz Euskal Dantzari Taldeaz gain, Sri Lankako Sama Ballet eta Tahitiko Hey Show Tamure dantza taldeak izan genituen ikusgai.  Herrialde bakoitzak tradiziozko beren d...

II. Aurresku txapelketa Ordizian

2019/09/10

Ordiziako Udala  eta  Euskal Dantzarien Biltzarra EDB rekin elkarlanean, bigarren urtez aurresku txapelketa mixtoa jokatuko da Ordizian. 14 dantzarik hartuko dute: Alazne Ramos (Lasarte Oria) Maddi Etxeberria (Asteasu) Nahia Lopez (Legazpi) Irati Olaizola (Legazpi) Maitane...

Euriak ilundutako ezpata-dantza Elizondon

2019/09/05

Uztailaren 27an ezpata-dantza egitera gonbidatu gaituzte Baztandarrak taldekoak Elizondoko festetara eta pentsatu dugu ezin zitekeela udaldia bukatzeko emanaldi ederragorik. Imajinatu dugu banderaren-dantza Txokotoko zubi gainean, zortzikoa Jaime Urrutia karrikan barna eta ezpata-dantza osoa Foruen...

Euskal dantzak munduan zehar zabaldu dira uda honetan ere

2019/09/05

Euskal Herriko dantza talde askok eta askok ez dute urteko jarduna eten udako oporraldian, herriko jaietako eta udako hainbat ekitaldiez gain atzerrian ere ibili dira zenbait talde. Polonia, Serbia, Txekiar Errepublika, Italia, Frantzia, Espainia... bisitatu dituzte euskal dantzariek gure dantzak m...

Aiko Taldea eta Slow Food Bilbao-Bizkaia

2019/09/03

Slow Food & Dance izan zitekeen oso esparru desberdinetan aritzen diren arren, filosofia eta interes komun gunea aurkitu duten bi kultur erakundeek iragarri berri duten akordiorako goiburua. Alde batetik, AIKO Taldea, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dant...

Alpargatak zopatuta zapatarik ez...

2019/08/29

... Tuteran geratu ginen oinak zimurrez. Bertso txarrak alde batera utzita, nozitik egiten du euria Tuteran, uztailean? Tira, egiari zor, datuak aztertu eta jakin dugu uztailean bataz beste 4,5 egunetan izaten dela prezipitaziorik. 0,5 hori guri tokatu beharra ere!  Ia urtero bezala, Tute...

Dantzak bai, troketak ere bai! 2019ko Sanferminen kronika

2019/08/27

Sanferminetan lan zerbait izaten dugu normalki. Uztailaren 6an, 7an eta 14ean dantzatzea egokitzen ohi zaigu, festa egunen %33an, beraz. Guretako aski izaten da. Baina aurtengoa berezia izan da eta ohiz kanpoko beste bi emanaldi izan ditugu uztailaren 9an eta... 14 arratsaldean!!! Tope!!! Sanfermin...

Dantza pelikula Untzagan

2019/08/07

Bihar, abuztuak 8, osteguna, Telmo Esnalen "Dantza" filma eskainiko da Eibarko Untzaga plazan Zinema Kalean programan. Esnalen zuzendaritzaz gain Koldobika Jauregiren zuzendaritza artistikoa eta Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen ondare koreografikoa biltzen ditu Dantza filmak, eta...

Harpidetu