Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantzazale eguna, abenduak 14, Bermeoko Kafe Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Dantzazale eguna, abenduak 14, Bermeoko Kafe Antzokian

2019/10/23 00:40

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantzariak garelako baina batez ere dantzazaleak! Eta oraingoan Bermeora gatoz, herri kantari eta dantzaria, egun ederra elkarrekin pasatzeko asmoarekin, gabonetarako entrenamendu gisa.

Egitarua

  • 13:00 Alamedan dantza-kantu-poteoa
  • 14:30 Kafe Antzokian txakoli gonbitea
  • 15:00 Km0 (zero patatero) bazkari herrikoia berton, bertokoak, bertoko jakiak bertokoentzan prestaturik

      -Urdaibaiko ortuari eta barazkien entsalada
      -Sukalkia: Euskal Label okela, Arabako patatak eta Busturiko tipulekin
      -Atela gozotegiko pastelak
      -Eltziegoko erreserba ardo beltza
      -Bermeoko iturriko ura

       Bazkarian izena emateko, zure izen abizenak adieraziz, 30 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
       ES85 2095 0233 10  910994 3783

  • 17:00 Dantzaldi erromeria: Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikikilariak, Bizkaiko Gaiteroak, Jarauta 69 txaranga (konfirmatzeko), AIKO Taldea. Jarraian guateke tradizionala.
  • 21:30 jai amaiera "Mi carro"rekin

 

*Bilbo, Donosti eta  Durangotik autobusak izango dira eguerdirako etorri eta amaitzean bueltateko:

  • 11:00 Donosti (20€) Okendo kalea, 5
  • 12:00 Durango (15€) autopistako peajeko parkingean (Donostitik datorren autobusa)
  • 12:00 Bilbo (15€), Moyua Plazatik (Hazienda parean), zuzen Bermeora.

Autobusen buelta Bermeotik 21:30ean jaia amaitzen denean. Autobusean joan nahi duenak, izena emateko SMS edo whatsapp bidez mezu bat agindu beza AIKO Taldearen 634 423 539 zenbakira nondik nora joan nahi duen eta izen abizenak adieraziz, adibidez: "Donosti-Bermeo autobuserako Jose Antonio Agirre Lekube". Ordainketa autobusean bertan egingo dugu sartzerakoan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...