Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Altzürükü: maskaradak 2020 braletik jaustea

Altzürüküko maskaradetako lehenengo emanaldiko braletik jaustia dugu irudietan. Aitzindari bakoitza bata bestearen atzetik irten eta banaka dantzatu du eta ondoren denak batera eman dituzte azken puntuak. Dantza hau izan ohi da aitzindarientzat erronka handiena, une horretan erakusten ditu dantzariak bere gaitasun eta abileziak. Hona hemen dantzan ari diren aitzindariak:

  • Entseinaria: Joana Karrike
  • Txerreroak: Michel Jaragoien eta Gabriella Ager
  • Gatuzainak: Pette Keheille eta Maia Jaragoien
  • Kantiniersak: Mael Arla eta Maider Jauri
  • Zamaltzainak: Mattin Eperre eta Nathalie Jauri
  • Entseinaria: Adrien Aranburu

Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Altzürüküko maskaradak, braletik jaustea, Altzürükü, 2020-02-09.

Dokumentuaren akzioak