Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Mojen eta apaizen dantza
Varsovian, konsagratutako gazteen III. kongresuan ehunka moja eta apaiz txapeloaz dantzatzen. Azken urteetako dantza arrakastatsuenetakoa da txapeloaz, testuinguru guztietara zabaltzea lortu duena. Berdin dantzatzen dute Kaliforniako cowboyek, Alemanian inauterietan, euskal herriko edozein plazatan erromerietan eta orain ikusi daitekeenez, baita Varsovian mojen eta apaizen festan. Txapeloaz ―izenak ez du zerikusirik euskal txapelarekin, baizik eta Chapelle de Bois, Frantziako herriaren izenarekin― 1990eko hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira Patxi Perez-en eskutik, baina berez Suediako dantza batean oinarrituta Miss Pledgek orain 100 urte inguru prestatutako dantza da. Frantzian Chapelle de Bois herrian eskainitako ikastaro batean erakutsi zuen Pledgek, eta bertan ikasi zutenek, dantzarekin gogoratzeko "chapelloise" (Chapelle-koa) esaten ziotenez, horrela geratu zaigu (toki batzuetan) izendatuta: txapeloaz.
Dokumentuaren akzioak