Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Patinetan dantzan Heaven´s gate (1980)

Dokumentuaren akzioak

Patinetan dantzan Heaven´s gate (1980)

2019/06/03 12:25

Patinen gainean arrabita jotzen ari dela, abiada musikarekin batera azkartuta, dantzara xaxatzen ditu musikari gazteak inguruan dituenak, Michael Cimino zuzendariaren Heaven´s gate filmean. Erlojuetako orratzen aurkako norabideko dantzak Euskal Herriko eta beste hainbat tokitako dantzaldien eredua dakarkigu gogora. Era librean ari dira dantzan, hala zaharrak, nola gazteak, baita haurrak ere: tupustean, laprast egiten, "bikote-lapurretan", taldean, hirunaka, banaka... Toki askotan ohikoa zen moduan, biltegi edota ganbera batean. Zinemaren historiako porrot komertzial handienetakoa izan zen Ciminok 1980an filmatutako lan hau, baina dantzatutako eszena gogoangarriak utzi zizkigun. Patinetan dantzan, Heaven´s gate, Michael Cimino, 1980.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.