Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

Dokumentuaren akzioak

Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/21 11:24

Madonna euskal kantu baten doinura sartu da Eurovision galako oholtzara. Poparen erreginak bere klasikoetako bat abestu du Tel Aviven (Israel) ospatu den abesti lehiaketa entzutetsuan; 1989an kaleratu zuen Like a prayer kantuarekin hasi du emanaldia. Oraingoan kritika asko jaso ditu, tonua galduta ibili baita kantuan. Badirudi soinu akats baten ondorioz bai Madonnak eta bai abesbatzak gaizki entzuten zutela beren aurikularretatik eta tonoa hartu ezinda ibili direla. Izan ere, Madonnan kantari sarrera monjez jantzitako berrogei bat abeslarik osatutako koroak eman dio, euskal abesti baten doinua abestuz. Zati txiki bat da, eta letrarik ez dute kantatzen, baina hala ere nahikoa izan da askorentzat kanta ezagutzeko. Euskal probintzia kantarienean maiz entzuten den euskal kantu tradizional bat da. Ea ezagutzen duzuen. Zein euskal kantarekin hasi du Madonnak Eurovisioneko bere emanaldia?

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2019/05/21 13:02
ohianeko zuhainetan.....
2019/05/21 14:51
Bai, Patxi zuzen dago: Oihaneko Zuhainetan, Bedaxagarrek kantatu bezala, eta ez Ortzadar taldearen moduan. https://www.youtube.com/watch?v=T33BspO2rGI
2019/05/22 09:48
Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.