Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Ballet Evolved: Nola aldatu den ballet klasea denboran

Ursula Hageli dantza-maistrak eskaini ohi duen saio didaktikoetako bat da hau. Oraingoan, ballet klasean denbora zehar, azken 200 urteetan gertatzen joan diren aldaketak aztertzen ditu Hagelik Royal Balleteko dantzarien laguntzarekin. Aldaketa horien ondorioz dantzariek lantzen dituzten mugimenduen tamaina handitzen joan da, malgutasuna handitu da, gorputzaren irekidura bikoiztu egin da, eta oro  har ariketa gehiago eta laburragoak egiten dira.

Lehen ere ekarri izan dugu hona Ursula Hagelik Royal Balleteko dantzariekin eskaintzen dituen saio didaktikoetako bat, zehazki Auguste Vestris-en ingurukoa, non Rond de jambe edo gurpilak eta entrechat edo muriskak nola eboluzionatu zuten ikusi daitekeen. 

Malgutasuna, irekidura...

Barrako ariketak lehenengo eta dantza-gelako erdigunean ondoren ariketak egitea XIX. mende hasieran sortutako ohitura da, Carlo Blasis dantzari eta dantza-maisuaren eraginez. Oraingoan, Royall Balleteko sei dantzariren laguntzarekin, barran egiten diren ariketei behatzen die Hagelik. Bilakera honetan malgutasun gehiago eta mugimendu handiagoak lantzen direla ikus daiteke. 

Blasis-en garaitik gertatutako aldaketa nabarmen bat dantzarien irekiera da, 45 gradutik 90 gradura pasa dena, eta honek zailtasun handia ekarri du, hanken goialdeko giharrei tiratuz egiten baita. Irekidura hau lantzen hasi zirenean ez oinetatik hasten ziren biratzen, eta hori oso mingarria gertatuko zen.

Iraupena eta ariketa kopurua

Ariketen iraupenean ere aldaketa handia gertatu da. Gaur egun, Royal Balleteko dantza-klaseak 90 minutu inguru izaten ditu, 45 minutu barran eta beste horrenbeste erdigunean, eta mugimendu mota ugari jorratzen ditu. Blasis-en garaian barra 15 minutuz baino ez zen erabiltzen, bizpahiru ariketa egiten zituzten eta kitto. Gaur egun dantzariek ariketa gehiago baina laburragoak egiten dituzte. 

Ballet Evolved, nola aldatu den ballet klasea denboran, The Royal Ballet, 2016-02-17.

Dokumentuaren akzioak