Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Sagardotegian dantzan Boisen
Badirudi Boisen sagardo denboraldia zertxobait luzatu dutela. Maiatzaren 20an, Boiseko euskaldunek 2017ko Sagardotegi Dinner edo Sagardotegi afaria egin zuten. Hiriko Oinkari dantza taldeak antolatu zuen mahai bueltako jaia. Sagardotegiko ohiko menua izan zuten platerean, Astigarragako Bereziartuako sagardoarekin ongi bustita. Irudietan ikusten da, giro bikaina izan zen, jan-edanaren inguruan, dantza eta musika izan ziren nagusi. Irudiak Mercedes Mendivek sareratu ditu eta euskalkultura.com-en bidez ezagutu ditugu. Sagardotegian dantzan Boisen, Idaho, AEB, 2017-05-20.
Dokumentuaren akzioak