Cielo Raso: Neguko lorategia

2018/01/30

Marti Guell, Leire Otamendi, Gorka Gurrutxaga eta Nekane Mendizabal Cielo Rasoko dantzariak ageri zaizkigu Dferia azokan grabatutako irudi hauetan. Igor Calongek zuzendutako lana da Neguko lorategia. Lan honetan, dantzariek paniko-oihuak kanporatu nahi dituzte isiltasuna nagusi dela, dantzaren bidez. Kimu txiki gordinek beren patu madarikatua arnasten dute, airerik gabeko etorkizuna. Beroa gorpuztu egiten da, ukitzeraino; petaloak izerditan, lurrinaren galbide; ez dago zomorrorik, ez dago bizitzarik, ez dago ziklorik. Irudiak: Eire Vila. Cielo Raso, Neguko lorategia, Dferia, 2017-03-07.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu