Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lantzeko zortzikoaren irakaslea: Maria Pilar Urriza

Dokumentuaren akzioak

Lantzeko zortzikoaren irakaslea: Maria Pilar Urriza

2018/02/12 08:40

Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en. Ofizioz irakaslea izan da Nafarroako hainbat eskolatan, tartean Lantzeko eskolan eta klaseetan zein eskolaz kanpo irakatsi izan die zortzikoa herriko txikiei. Gaur egun ere, herriko gurasoek eskatuta, zortzikoa dantzatzen erakusten die umeei. Berak, herriko nagusiei begira ikasi zuen zortzikoa dantzatzen eta ondotik, herritar gehienei zortzikoa irakastea tokatu zaio. Gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumeetako bat izan zen. 2017an berarekin mintzatu ginen eta zortzikoa nola dantzatu erakutsi zigun. Irudiak: Eire Vila.  Maria Pilar Urriza: Lantzeko zortziko irakaslea, 2017-02-27. 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.