Dokumentuaren akzioak
tradizionala etiketa duten bideoak
Iurreta: San Migel 1985 Dantzari-dantza eta Erregelak
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak grabatu eta sareratutako bideoa da honako hau. 1985eko irailaren 29an, San Migel egunean, Iurretako plazan hartutako irudietan Dantzari-dantza eta soka-dantza edo erregelak dantzatzen ageri dira herriko dantzariak. Andra Marik bideoarekin batera argitaratutako testuan azpimarratzen du 1985eko irudi hauetan ikusi daitekeela nola soka-dantzan, aurreskulariak zortzikoa dantzatzen duen neskak plazara ateratzen dituzten bitartean. Iurretako musikari eta dantzarien izen-abizenak eskaintzen ditu Andra Marik: Txistularia: Karmelo Barruetabeña. Atabaleroa: Jesus Mari Uribelarrea "Txiflis". Dantzariak: Mikel Arteaga "Zifri", Felix Derteano "Kartur", Mikel Aiartzaguena "Txapu", Joseba Andoni Agirre "Iketza", Rafa Sarrionandia, Luis Mari Azkarraga "Luitxo", Nestor Arroiabe "Perri", Oskar Garitaonandia "Rakan". Erregelatan aurreskularia Rafa Sarrionandia da eta atzeskularia atzeskularie: Joseba Andoni Agirre "Iketza". Iurreta, San Migel, Dantzari-dantza eta Erregelak, 1985-09-29.
Dokumentuaren akzioak