Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aralar: Lakuntzako Pertza 2014 makil-dantza

Dokumentuaren akzioak

Aralar: Lakuntzako Pertza 2014 makil-dantza

2014/10/08 11:15

Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. Lakuntzako Pertza elkarteak antolatuta, lakuntzarrak tripotak, ogia eta ardoa daramatzan astoarekin igotzen dira San Migelera. Bidean, festari izena ematen dion pasadizioa ustez gertatu zen tokian geldialdia egin eta odolkiak jaten dituzte. Izan ere, ele zaharrak dio, behinola, lakuntzarrak Asulbizio festa ospatzera San Migelera abiatu zirela, asto gainean tripotaz betetako pertza zeramatela. Bide erdian pertza asto gainetik erori, maldan behera bueltaka hasi eta Uharteko errotariari begian jo omen zion, betoker utziz. Luzaroan adarra diete uhartearrek lakuntzarrei pertzaren kontura, eta halako batean, 1966an, lakuntzarrek Lakuntzako Pertza izeneko elkartea sortu eta 1967an izen bereko festa antolatzen hasi ziren, asto, pertza eta tripotarekin. 

Aralarko Santutegian 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute. Bierrik Fundazioaren bideo honetan makil-dantza ikus daiteke. Bideoa: Bierrik Fundazioa. Aralarko San Migel, Lakuntzako Pertza, makil-dantza, 2014-08-17.

Etiketak
bierrik
lakuntza
aralarko-san-migel
tradizionala
makil-dantza
aralar
2014
lakuntza-pertza
nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.