Dokumentuaren akzioak
Frantisek Pospisil: Cicmany (Eslovakia) 1921
Pospisil-en filme zati guztiak sareratu genituela uste genuen, baina hara, azken ale bat geneukan zain eta hemen dator. 1921ean, Eslovakian, Cicmany herrian egindako grabazioa da. Hasieran ume bat ageri da dantzan, eta ondoren ezpata-dantzari laukote bat ageri da ezpata-dantzaren figura desberdinak eginez, eta ondoren neskekin dantzatuko dute. Arrabita eta kontrabaxua ageri dira musikari atzealdean. Bi umek dantza erakustaldia egin ondoren berriz ere lau ezpata-dantzariek txanda izango da. Europan barrena ezpata-dantzak aztertzen eta grabatzen aritu zen Frantisek Pospisil 1920ko hamarkadan, eta hark egindako filmaketak Juan Antonio Urbeltz-i esker eskuratu ditugu. Frantisek Pospisil: Podsabljari Cicmanyn (Eslovakia) 1925.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak