Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Iurreta: San Migel 1985 Dantzari-dantza eta Erregelak

Dokumentuaren akzioak

Iurreta: San Migel 1985 Dantzari-dantza eta Erregelak

2014/11/17 08:31

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak grabatu eta sareratutako bideoa da honako hau. 1985eko irailaren 29an, San Migel egunean, Iurretako plazan hartutako irudietan Dantzari-dantza eta soka-dantza edo erregelak dantzatzen ageri dira herriko dantzariak. Andra Marik bideoarekin batera argitaratutako testuan azpimarratzen du 1985eko irudi hauetan ikusi daitekeela nola soka-dantzan, aurreskulariak zortzikoa dantzatzen duen neskak plazara ateratzen dituzten bitartean. Iurretako musikari eta dantzarien izen-abizenak eskaintzen ditu Andra Marik: Txistularia: Karmelo Barruetabeña. Atabaleroa: Jesus Mari Uribelarrea "Txiflis". Dantzariak: Mikel Arteaga "Zifri", Felix Derteano "Kartur", Mikel Aiartzaguena "Txapu", Joseba Andoni Agirre "Iketza", Rafa Sarrionandia, Luis Mari Azkarraga "Luitxo", Nestor Arroiabe "Perri", Oskar Garitaonandia "Rakan". Erregelatan aurreskularia Rafa Sarrionandia da eta atzeskularia atzeskularie: Joseba Andoni Agirre "Iketza". Iurreta, San Migel, Dantzari-dantza eta Erregelak, 1985-09-29.

Etiketak
1985
soka-dantza
san-migel
xxmendea
tradizionala
irudi-zaharrak
iurreta
erregelak
bizkaia
dantzari-dantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.