Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Xuriach: 1700 inguruko sardana bat

Dokumentuaren akzioak

Xuriach: 1700 inguruko sardana bat

2014/10/24 11:49

Garai bateko dantzari buruzko ikerketak egin eta orduko dantzakera ber-asmatzen ahalegintzen da Xuriach talde katalandarra. Carles Mas musikari eta dantzariak ikerketa sakona egin du Bartzelonan 1700. urte inguruan dantzatzen zenaren inguruan, eta bildutako dokumentaziotik abiatuta honako pieza prestatu du Xuriach taldeak. Garai hartan, noblezia eta aristokrazia katalanak Pavanak eta Sardanak dantzatzen zituen, besteak beste, eta Josep Faust-ek 1701 inguruan idatzitako "cerdana" mudanzaren deskribapen koreografikoan oinarrituta prestatu dute pieza hau. 

Potau-ko esku-idatziaren arabera berregindako sardana. Berregite koreografikoa: Carles Mas. Dantzariak: Xabier Rota, Anais Falco, Lidia de Mena, Joan Codina, Carles Mas, Anna Romani. Musikariak: Nuno Mendes (biolina), Xavier Puertas (baix de cambra), Josep Reche (trompa de postillo), Marc Riera (baixonet). Bartzelonako Musika Museoarentzat egindako grabazioa 2014ko martxoaren 10ean, Bartzelonako Errege Plazan, Bartzelonako Historia Museoaren laguntzarekin. Bartzelona: Xuriach 1700 inguruko sardana bat.

 

 

Etiketak
1700
xuriach
katalunia
dantza-historikoa
bartzelona
carles-mas
tradizionala
sardana

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.