Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ingurutxoa etiketa duten bideoak

Bedaio: Ingurutxoa 2023

Iraileko Ama Birjinaren jaietako igandean Bedaion hainbat herritarrek ingurutxoa plazaratu dute. Guztira 15 bikote atera dira dantzara kalejiran banderaria eta txistulariak aurretik doazela. Ondoren, bikoteka eta ilaran, inguru-txikia eta inguru-handia dantzatzen dituzte eta bukaeran, biribilean kokatuta, fandangoa eta arin arinarekin amaitu dute. Banderariaren eta txistulariaren atzetik atera dira frontoitik. Gutxienez hiru hamarkada dira dantza hau berreskuratu zela zenbait urtetan galduta egon ondoren. Bedaioko Valentina Jauregik (1930) egindako lanari esker hasi ziren berriro dantzatzen. Irudiak: Antton Iztueta. Ingurutxoa, Bedaio, 2023-09-10

Dokumentuaren akzioak