Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Auritz: San Juan 2023 Ingurutxoa

Dokumentuaren akzioak

Auritz: San Juan 2023 Ingurutxoa

2023/09/04 10:15

Aurizko Garaitzeko Asi elkarteak ingurutxoa ingurutxoa plazaratu du ekainaren 24ko eguerdian herriko plazan, San Juan bestetako egitarauaren barruan. Aurreko urtean ekin zioten herrian garai batean dantzatzen zen ohitura hau berpizteari. Erroibarreko Elutseder eta Aurizko Garaitzeko Asi elkarteek, elkarlanean, besteak beste Aurizko ingurutxoa prestatzeko hiru eguneko tailerra antolatu zuten Iruñeako Oberena dantza-taldeko kideek bideratuta. Aurten ere Iruñeko taldearen laguntza izan dute eta San Juan egunean kaleratu dute Oberena dantza-taldearen ikuskizunaren ondoren.

Zati hauekin osatu dute ingurutxoa:
  • Irteera + belauntxingoa
  • Pañolo-dantza (biko erritmoan)
  • Andre-dantza 1.a eta 2.a (hiruko erritmoan)
  • Jota eta porrusalda
  • Karrika-dantza
Doinuak: Jose Angel Dorremotz ttunttunero almandoztarrak erabili izandakoak
Danbolinteroak: Oberena dantza-taldeko Rikardo Madinabeitia, Santi Begiristain auriztarra, eta Begoña Almirantearena.
Irudiak: Patxi Montero. Ingurutxoa, Auritz, 2023-06-24.


Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.