Dokumentuaren akzioak
Ugarte: ingurutxoa 2017
Dantzan
2018/06/15 12:05
Amezketako Ugarte auzoan, Errosarioko Amaren jaietako igandean ingurutxoa dantzatzen dute. Urriaren 8an jasotako irudiak dira hauek. Bikoteka, aurrerakakoarekin hasten dira frontoian bueltaka inguru txikiaren doinuan. Ondoren, atzerakakoa egiten dute inguru handiaren doinuan. Bukatzeko bikoteak parez pare jarri eta fandangoa eta arin-arina dantzatzen dituzte eta korrokoarekin edo bidekoarekin irteten dira frontoitik. Garai batean urriko lehenengo igandean lau aldiz dantzatzen zuten ingurutxoa, eguerdiko meza nagusiaren ondoren bi aldiz eta arratsaldean beste bi aldiz. Egun, urriko lehengo edo bigarrengo igandean, arratsaldez behin dantzatzen da. Irudiak: Amaiur Aristi. Ugarte, ingurutxoa, 2017-10-08.
Etiketak
Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Dokumentuaren akzioak
Oier Araolaza
2018/06/15 12:25
Gustoa ematen du hain dotore dantzatutako ingurutxo bat ikusteak. Atentzioa eman dit zein ederki dantzatzen duten denek, jantziak soil baina txukun, mugimendu guztiak oso bateratuta, transizioak zehatz lotuta, Garikoitz Llobregat txistularia ere bikain. Benetan plazer bat. 100 biztanle inguru ditu Ugartek, eta administratiboki Amezketaren auzoa da. Beraz, auzo osoak parte hartu beharko du ingurutxoaren prestaketa eta plazaratzean. Zorionak ugartearrei!