Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

erregelak etiketa duten bideoak

Oñati 2021 Duguna eta Iurretako dantzariak

Aspaldiko partez euskal dantza jaialdi bat plazan ikusteko aukera izan dugu asteburu honetan. Oñatz dantza taldearen 50. urteurrena dela eta oñatiarrek Iruñeko Duguna dantza taldea eta Iurretako dantzariak gonbidatu dituzte. Bi taldeek emanaldia eskaini dute Oñatiko plazako pilotalekuan. Iruñeko dantzariek eta musikariek Aldapako San Ferminen ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eman dituzte eta iurretarrek dantzari-dantza osoa eta erregelak. Soka-dantzan aurresku eta atzesku lanak Iurretako dantzariek egin dituzte, baina sokan iruindarrek lagundu diete iurretarrei dantzatzeko. Irudiak: Oier Araolaza. Oñatz 50. urteurrena, Duguna eta Iurretako dantzariak, Oñati, 2021-04-17.

Dokumentuaren akzioak