Dokumentuaren akzioak
Iurreta: San Migel 2018 Banangoa
Neska-mutilak elkarrekin lehen aldiz dantzari-dantzan San Migel egunez Iurretan. San Migel bezperan eta San Migel egunean bertan dantzatu ohi dute Iurretan dantzari-dantza. Bideoan San Migel egunean, eguerdian, dantzatutako banangoa eta dantzarien azalpenak jaso ditugu. Aurtengoan neska-mutilek osatutako dantzari taldea irten da plazara. Belaunaldi aldaketarekin batera, genero bereizketarik gabeko dantzari-dantza etorri da. Amaia Elizaran (2000) eta Laia Gurrutxaga (2003) duela hiru bat urte hasi ziren helduen taldearekin entseatzen. Hasieratik dantzari-dantza erakutsi diete beraien belaunaldiko neska zein mutilei. Agian horren azkar espero ez bazuten ere, beraien burua dantzari-dantza dantzatzen plazan ikusten zuten. San Migel egunean lehenengo aldiz dantzatu dute, baina aurretik Bakixa eta Oromiño auzoetan eta Bilboko dantzari egunean eta Bilboko jaietan atera dira plazara. Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko honako dantzariek osatu dute zortzikotea: Amaia Elizaran, Maria de Rueda, Elene Uribelarrea, Imen Aboubi, Xabier Olaskoaga, Laia Gurrutxaga, Unai Agorria eta Mikel Jaio. Musikariak, Mikelats Goiria txistuarekin eta Jon Gaminde atabalarekin. Irudiak: Eire Vila. San Migel, Iurreta, 2018-09-29.
Etiketak
- soka-dantza
- tokian-tokikoa
- san-migel
- emakumeak-dantzan
- tradizionala
- 2018
- iurreta
- erregelak
- bizkaia
- dantzari-dantza
Dokumentuaren akzioak