Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Busturia 2018 erregelak

Dokumentuaren akzioak

Busturia 2018 erregelak

2018/10/29 08:12

Aspaldiko partez, uztailaren 25ean, Busturin erregelak dantzatu dituzte. Santiago egunean, meza entzun eta gero, eliza aurrean Irrintzi Alai dantza taldeko dantzariek dantza emanaldia eskaini zuten beraien 50. urteurrena ospatzeko. Tartean, Busturin urteetan dantzatu ez dituzten erregelak dantzatu zituzten Busturiko alkate, zinegotzi eta herritarren aurrean. Busturiko Irrintzi Alai Dantza Taldeko kideek azaldu digute taldeak aurten dantzatu dituela lehenengo aldiz erregelak. Busturiko eta Foruko Urdaibai dantza taldeko partaide diren Iker Bilbao eta Xabier Pedrazari esker atera dituzte aurten Busturin erregelak. Foruako Jesus Irazabal eta Jose Antonio Agirreri ikusita, Iker Bilbaok berreskuratu ditu. Santiago egunekoren ondoren, San Migel egunean ere dantzatu dute. Forun dantzatzen dituzten erregeletan oinarritu dira eta honako zatiak dantzatu dituzte: aurreskuarena, atzeskuarena, banango zaharra, aurreskuaren zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta biribilketa. Bideoan aurreskuaren saioa eta atzeskuaren lehengo zatia dituzue ikusgai. Irudiak: Irrintzi Alai. Busturia erregelak, 2018-07-25.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.