Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

duguna etiketa duten bideoak

San Fermin Aldapakoa 2021 ezpata-dantza

Egoera poliki-poliki hobera doala dirudien arren, aurten ere, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza ezin izan dugu egin bere ohiko egun, ordutegi eta testuinguruan. Behin aldatzen hasita, Altzuzara joan gara Jorge Oteizaren museora. Oteizak 'Ez Dok Amairu' erranaldia baliatu zuen malefizioari aurre egiteko. Gure hamairugarren ezpata-dantza euriak goitik behera blaitu digu, orain arte inoiz gertatu ez bezala. Guk ere aurre egin nahi izan diogu malefizio horri, beraz, Jorge Oteizaren etxean, dantzan!
Ez Donk Amairu! Badonk hamairu!!

Dantzari eta txistulari hauek eman dute 2021eko Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza:

Aritz Ibañez, Leire Leza, Irantzu Irigoien, Ainara Ranera, Oier Santamaria, Eduren Turrillas, Julen Fagoaga, Joseba Lorenzo, Eder Garzia, Martxelo Sotes, Idoia Egozkue, Itziar Gonzalez, Mikel Garzia, Ainhoa Urmeneta, Pablo Epalza, Irati Sorbet, Haizea Ruiz, Itzaso Martinez, Jone Torres, Maria Izal, Maialen Ziaurriz, Saioa Seminario, Igor Santamaria, Aitor Puig, Auritz Garzia, Ioseba morales, Oier Santamaria, Osel Molinet, Jon Benito, Mikel Tristan, Akier Akerreta, Hasier Moreno, Maialen Etaio, Akier Perkaz, Iñigo Garzia, Bittori Elizalde, Aitor Huarte, Ainara Ibañez, Veronica Ferreira, Ibai Indart, Enneko Ganboa eta Beñat Lopez.

Oteiza Museoko langileei gure eskerrik beroenak!

Bideoa: Ikus Arte. Edizioa: Santi Legaristi. Kamerak: Santi Legaristi, Joaquin Ahechu. San Fermin Aldapakoa, 2021-09-26.

Dokumentuaren akzioak